Enpresentzako kreditu berria %17 azeleratu da urte hasierarekin bat, batez ere enpresa txiki eta ertainei emandakoa

27-03-2018
2016an enpresei emandako kreditu berria jaitsi ondoren, iaz gauzak aldatu egin ziren, eta 2017a %5,7ko igoerarekin amaitu zen. Hobekuntza areagotu egin da 2018ko urtarrilean, hazkundea oraindik handiagoa izan baita, hau da, %17’8, urtearteko konparazioan; hazkundearen arrazoia, bereziki, enpresa txiki eta ertainei emandako kreditu berria izan da. Izan ere, enpresa txiki eta ertainei (ETE )emandako mailegu berriaren kuota, lehendabiziko aldiz, enpresa handiei emandakoa baino handiagoa izan da: %55,4 eta %44,6, hurrenez hurren. Gainera, ETEei emandako kredituen kostua ia berdina da estatuan eta Europar Batasunean - %2,15 -; konpainia handiei emandakoa, berriz, %0’5 garestiagoa da estatuan - %1,67 – eurogunean baino - %1,15 -. Zifra horiek Luzaroko zuzendari gerente Pedro Martinez de Alegriaren iritzia berresten dute.

Osalanek egiaztatu du Euskadin lan istripuak murriztu egin direla, 2017an hazi ziren arren

26-03-2018
Osalan – Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak sortu zenetik 15. urteurrena betetzearekin batera argitaratu duen txosten batean egiaztatu duenez, Euskadin lan istripuak %22 murriztu dira denbora tarte horretan: orain dela bi hamarkada 42.000 istripu erregistratu ziren batez beste, eta iaz, berriz, 33.600 izan ziren, eta horietatik %99’5 –¬2017an– arinak izan ziren. Osalanek ziurtatu du, halaber, lantokian gertatutako istripu hilgarrien kopurua ere nabarmen murriztu dela, 2000. urtean erregistratutako 85etik 2017an 25era jaitsi baitira.

Ecoembes eta Confebask elkartu egin dira hondakinak kudeatzeko egungo sistema eta etorkizuneko bilakaera aztertzeko

15-03-2018
Confebaskeko ingurumen batzordea eta Adegi, Cebek, Sea eta Avek Kimika euskal enpresa erakundeak gaur goizean elkartu dira Ecoembeseko ordezkaritza batekin –irabazi asmorik gabeko erakunde estatal bat da, ontzien ingurumen inpaktua murriztera zuzendua, ontzien birziklapenaren eta ekodiseinuaren bitartez–, Euskadin gaur egun ontziak kudeatzeko dagoen sistemaz eta datozen urteetarako aurreikusten den bilakaeraz hitz egiteko eta aztertzeko.

Euskadin otsailean inskribatutako enpresen kopurua urtearteko %0,1 baino ez da hazi

14-03-2018
Confebaskek Euskadiko Enpresa Sarearen Eboluzioaren gaineko azken buletinean jasotzen denez, otsailean pixka bat igo da Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua: urtarrilean baino 54 gehiago eta orain dela urte bat baino 66 gehiago, hau da, iaz erregistratuta zeudenak baino % 0’1 gehiago. Urtearteko konparazioan, enpresa kopurua berriro igo da Eraikuntzan (+%1,9) eta pixka bat zerbitzuetan, baina industrian beherantz jarraitzen du (-%1,1). Gainera, estatuko zifrekin alderatuta, enpresa kopuruaren urtearteko hazkundea Euskadin txikiagoa da.

Confebask Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren deialdira joan da, ‘bidegabea izan zen’ lemapean

10-03-2018
Confebaskeko eta bere elkarte kide Adegi, Cebek eta Seako ordezkaritza batek Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute gaur goizean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ekitaldi ofizialaren bezperan, "Fue injusto. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz". Bertaratutakoen artean zeuden Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria, Iñaki Garcinuño, Cebekeko lehendakaria, Gregorio Rojo, SEA eta Confebaskeko lehendakariorde eta Eusko Ganberak-eko lehendakaria; Eduardo Aretxaga, Confebaskeko zuzendari nagusia eta Francisco Javier Azpiazu, Cebekeko idazkari nagusia.