Lehendakariak Confebaskeko presidentea eta Batzorde Exekutiboa hartu ditu

14-11-2023
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko batzorde exekutiboa eta uztailean karguan Isabel Busto ordeztu zuen Tamara Yague presidente berria hartu ditu gaur goizean, Lehendakaritzan. Lehendakariak Confebaski urtero egiten dion harreran kokatzen da bilera, baina Tamara Yaguek Confebasken ordezkaritza zuzentzen duen lehen aldia izan da. Bileran, euskal enpresaburuek datozen hilabeteetarako jardueran eta enpleguan espero dutena aurkeztu diote lehendakariari, aurreikusitakoaren ildotik, hau da: datozen hilabeteetarako jardueraren dezelerazio argi bat, oraingoz, behintzat, atzeraldirik aurreikusi gabe. Oraingoz, euskal enpresak eusten ari dira, eta gehienek inbertsioak eta enplegua mantentzearen alde egiten jarraitzen dute.

Euskadiko enpresa kopurua 218 enpresarekin murriztu zen joan den hilean, urrirako daturik txarrenean

13-11-2023
deskribatzen denez, joan den urrian zifra hori 218 murriztu zen aurreko hilabetearen aldean, urrirako daturik txarrenean. Euskadin, guztira, 57.777 enpresa daude Gizarte Segurantzan erregistratuta. Aurreko urteko hil berdinaren aldean, jaitsiera 71 enpresa gutxiagokoa izan da, -%0,1 gutxiago, hau da, urte arteko datuetan berriro jaitsi da, bi hilabetez gora egin ondoren. Izan ere, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemia hasi zenean), oraindik 1.116 enpresa inguru gutxiago daude (-%1,9) orduan baino, eta pandemian galdutakoen %47 berreskuratu dira.

"Ekonomia moteltzen ari da, eta espero izatekoa da, urtearen azken hilabete hauetan, lan merkatuak dinamismo txikiagoa izatea”

03-11-2023
Urrian Euskadin erregistratutako langabeziari buruzko datuen arabera, 2.920 langabe gehiago daude aurreko hilabetearen aldean; enplegua sortzeari dagokionez, berriz, 13.675 kotizatzaile gehiago izan dira urrian, eta horrek berriro milioi bat pertsonatik gora kokatzen du zifra osoa, zehazki, 1.008.668 pertsonarekin. Pablo Martin Confebaskeko Ekonomiako arduradunak hainbat komunikabidetan esan duenez, “kotizatzaileen kopuruak milioi bat pertsonako muga hori gainditu duen arren, langabeziaren datuak ez dira onak, ia 3.000 pertsonarekin hazi baita. Izan ere, Euskadin urririk txarrena da 2012. urteaz geroztik. Gainera, hazkundea jarduera-sektore guztietan gertatzen da”. Hala ere, Pablo Martinek nabarmendu duenez, “irailarekin alderatuta egon den gorakada hori gorabehera, oraindik duela urtebete baino 2.100 langabe gutxiago ditugu”.

“Kontratazioko errekorretan gaude, eta gero eta zailagoa da behar ditugun pertsonak aurkitzea”

19-10-2023
Kudeaketa Aurreratuaren Europako astea dela eta, Euskalitek, gai horretaz arduratzen den euskal agentziak, mahai inguru bat antolatu du "Pertsonen kudeaketa: talentua, adinkeria eta enpleguaren erronkak" izenburupean. Mahaian, HETEL Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteko presidente Julen Elgetarekin eta Orkestrako Mercedes Oleagarekin batera, Confebaskeko Enplegu arduradun Carlos Peredak parte hartu du. Bere hitzaldian Peredak azpimarratu duenez, “euskal enpresen %76k esan digute arazoak dituztela behar dituzten pertsonak aurkitzeko, eta horrek, 107.000 lagun langabezian egonik, atentzioa ematen du. Kontratazioko errekorretan gaude –gehitu du–, eta gero eta zailagoa da behar ditugun pertsonak aurkitzea”.

Euskadin enpresa kopurua hazi egin da, eta azken 6 urteetako irailik onena izan da

16-10-2023
Confebasken azken buletinean irakur daitekeenez, Euskadiko enpresen kopurua hazi egin zen irailean – aurreko hilabetearen aldean –, 1.178 gehiagorekin; 2017tik irailerako daturik onena da, eta guztira 57.995 enpresa daude erregistratuta Gizarte Segurantzan. Autonomoen kopuruak ere gora egin zuen irailean, 327rekin, hilabete horretarako ohikoaren ildotik. Euskadiko enpresa kopuruaren hazkundea urte arteko konparazioan ere egiaztatzen da. Hala, aurtengo irailean aurreko urteko hil berdinean baino 382 enpresa gehiago zeuden (+%0 '7), eta, beraz, urte arteko hazkundea bi hilabete jarraian gertatu da, 14 hilabeteko jaitsieren ondoren.