Euskadik orain dela zortzi hilabetetik enpresen kopuruaren lehen jaitsiera izan du urtearteko terminoetan

empresas

2019-06-11

Euskadin maiatzean Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua 59.406 izan zen guztira, apirilean baino 311 enpresa gehiago, baina duela urte bat baino 12 gutxiago. Urtearteko terminoetan enpresen kopuruak izan duen lehendabiziko jaitsiera da 2018ko irailaz geroztik.

Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruzko Confebasken azken Newsletterrean kontsultatu daitekeen zifretako bat da, maiatzari buruzkoa, eta berriro ere Eraikuntzaren bultzada nabarmentzen da, enpresen kopuruan hazkundea izan duen sektore bakarra baita   (+%2’7%), Zerbitzuek ez bezala (-%0’2) eta, nabarmenago, Industriak ez bezala (-%0’9).

Estatuarekin alderatuta, Euskadi okerrago dabil berriro, bai enpresak sortzeari dagokionez, bai krisiaren aurretik zeudenak berreskuratzeari dagokionez.

Autonomoen kopuruari dagokionez, halaber, maiatzaren ezaugarria izan da erregistroa jaitsi egin dela, orain dela urte bat baino 572 gutxiago, guztira 172.042 izanik, maiatzeko daturik txarrena 2014tik.

Urtearen hasiera ere ez da ona izan hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresen atalari dagokionez. Lehen hiruhilekoan, konkurtsoan zeuden EAEko enpresen kopurua nabarmen hazi zen, 2018ko aldi berdinean baino %43’3 gehiago. Eta bereziki deigarria da industri sektorean konkurtsoan sartu diren konpainien kopurua: duela urte bat baino %70 gehiago.

Ondorioz, bai enpresa kopuruak bai autonomoenak eroriko txikiak aurkeztu ditu maiatzean orain dela batekoarekin alderatuta, eta atonia horrek denboran luzatzen jarraitzen du. Datu horiek hobetu nahi baditugu, beharrezkoa da ahalegin berezia egitea enpresa bokazioak zaintzen eta sustatzen, eta dagoen enpresa sarea finkatzen, finean, hori delako enplegua eta aberastasuna sortzen duena euskal gizartearentzat.

                                                                                                                               NEWSLETTER (Web)