“Euskadin unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana inoiz baino estuagoa da gaur egun, elkarlanari eta lankidetza publiko-pribatuari esker”

  • Confebask, 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiaren aurkezpenean, Lehendakaritzan
Confebask

Eduardo Aretxaga,lehenegoa ezkerretik, y Asier Aloria,lehendakariaren atzean, ekitaldiaren argazkian

2022-05-04

Gaur goizean Lehendakaritzan 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia aurkeztu dela eta - Confebask horren partaide da -, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak aprobetxatu du horren ildo estrategiko nagusien garapenean orain arte lortutako emaitzak oso positibo baloratzeko. Ildo horretan, Aretxagak zorionak eman ditu elkarrekin egindako lanagatik eta emaitza bikainengatik, bere ustez, “Euskadi estatu mailako erreferente gisa kokatzen delako unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzan

Lankidetza publiko-pribatuari eta elkarlanari esker – Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatua –, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana Euskadin inoiz baino sendoagoa da gaur egun, eta horrek pertsonen enplegagarritasuna eta prestakuntza hobetzea eta gure enpresen lehiakortasuna ekartzen du”, Eduardo Aretxagak ondorioztatu duenez, zeina Confebasken ordezkari izan baita, Asier Aloria Prestakuntza, Talentu eta Enplegu zuzendaria ondoan zuela.

Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiaren aurkezpena Iñigo Urkullu lehendakariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Adolfo Morais Unibertsitate sailburuordeak presiditu dute.

Lehendakariak enpresen parte hartzea eskertu du. Izan ere, I. Estrategia abian jarri zenetik, 2017an, 600 enpresak baino gehiagok eta 4.800 ikaslek unibertsitateko prestakuntza dualeko programetan parte hartu dute, dualaren aipamena lortu duten 47 titulazioei esker (30 gradu eta 17 master), hainbat arlotan, hala nola Ingeniaritzan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Fabrikazio Digitalean, Marketinean, Ikus-entzunezko Komunikazioan edo Soziologian.

Hain zuzen ere, bigarren planaren ildo estrategikoek ereduan sakontzearekin dute zerikusia, unibertsitateko prestakuntza duala sustatuz – enpresa gehiagorekin, euskal fakultateetan gradu dual gehiagorekin eta praktiketan ikasle gehiagorekin –, euskal unibertsitate sistemaren eta Euskadiko Lanbide Heziketaren arteko lankidetza are handiagoa sustatuz, eta pertsonen bizitza profesionalaren ziklo osoahartzen duen unibertsitateko prestakuntza ezarriz, eta ez soilik gazteen hasierako prestakuntza. Halaber, RIS 3rekin bat datorren nazioartekotzea eta ikerketa bultzatzearen alde egiten da.

Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Estrategia horretako kide aktibo gisa, Confebaskek funtsezko eginkizuna izan du ardatz estrategiko horiek hautatzeko garaian, eta, bereziki, ardatz berri bat eratzeko orduan, euskal unibertsitateek profesionalen etengabeko prestakuntzan izan beharreko partaidetzari dagokionez.

Confebaskek foro horren garrantzia nabarmendu du, eta estrategia bateratuaren aldeko apustua berretsi du, euskal enpresa eta gizarte osoaren etorkizunerako estrategikotzat jotzen baitu.

Ikus Eusko Jaurlaritzaren oharra 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia