“Eraikuntzan jardun nahi duen edozein enpresarentzat guztiz funtsezkoa da bere langileen segurtasuna”

  • Segurmania buletin berria, Confebaskek eta bere erakunde kideek - Adegi, Cebek eta Sea - bultzatua, laneko osasuna eta segurtasuna hobetzeko
segurmania

2019-09-19

Argitaratu berri den Segurmaniaren azken zenbakian, besteak beste, bi elkarrizketa daude. Bat Asfaltos Uribeko Prebentzio, Kalitate eta Ingurumen departamentuko Miriam Uribe Callejari. Elkarrizketan, enpresaren arduradunak Segurmaniarekin partekatzen du konpainiaren lan osasunaren inguruko lanketa eta zaintza eredua, baita etorkizunari buruzko ikuspegia ere. Eta, ildo horretan dioenez, “eraikuntzan jardun eta denboran iraun nahi duen edozein enpresarentzat guztiz funtsezkoa da bere langileen segurtasuna”.

Miriam Uribek laneko osasun eta segurtasunari buruzko etengabeko prestakuntzaren garrantzia nabarmentzen du. Eta, eraikuntzaren sektorea prebentzioarekin eta segurtasunarekin ‘mentalizatuta’ al dagoen galdetuta, Asfaltos Uribeko arduradunaren erantzuna argia da: “bai, erabat”. Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke.

Bigarren elkarrizketa Metalloko zuzendari nagusi Valentin Casadori dagokio;oso enpresa dinamikoa da, ibilgailuen trantsitu handikoa, eta instalazioak hobetzeko lan ugari egiten ditu. “Gure prebentzioa – dio- langileekin BERAIEKIN egiten da”. Bigarren elkarrizketa hau hemen irakur daiteke osorik.

Bi elkarrizketa horiez gain, Segurmaniaren azken zenbakian beste eduki batzuk ere badaude, hala nola hainbat adibide lanpostu eta lan jakin batzuetan laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko; edo gida txiki bat, enpresak Laneko Arriskuen Prebentziorako (LAP) izendatutako arduradunari zuzendua.

                                                                                                                                    IRAKURRI BULETIN OSOA