Otsailean hilabete horretan ohi bezalako erritmoan hazi da enpresa kopurua, baina oraindik duela urtebete baino 1.400 enpresa inguru gutxiago daude

  • Confebasken newsletterra Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz, otsailari dagokionez
empresas febrero 2021

2021-03-11

Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz egindako azken txostenean deskribatzen denez, otsailean Gizarte Segurantzan 149 enpresa gehiago zeuden urtarrilean baino, hilabete horretan egon ohi den hazkundearen parean. Horrenbestez, Euskadin otsailaren amaieran guztira 57.424 konpainia zeuden inskribatuta.

Urtarrilarekin alderatuta hazkundea egon den arren, zifra hori oraindik ere aurreko urteko hilabete berdinekoa baino -%2,5 gutxiago da. Edo, bestela esanda: aurreko ekitaldian, otsailaren amaieran, pandemia hasi zenetik 1.469 enpresa galdu dira. Hori bai, apirilean erregistratu zen gutxieneko firma kopurutik desagertutakoen %30 berreskuratu dira.

Sektoreka, beste behin ere, aurreko hilabeteetako joerak jarraitu du, eta Zerbitzuek jasan dute beherakadarik handiena urtebetean (-%2,8, eta 1.314 enpresa gutxiago); atzetik datoz Industria (-% 1,5, eta 97 enpresa gutxiago) eta Eraikuntza (-%0,7, eta 35 enpresa gutxiago).

Eta Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaera estatukoarekin alderatuta, otsailean enpresa kopuruaren urte arteko jaitsiera arinagoa izan da Euskadin (-%2,5) estatuan baino (-%3,6). Gainera, nabarmentzekoa da, urtarrilarekin alderatuta, Euskadin enpresa kopurua hazi den bitartean, estatuan murriztu egin dela.

Azkenik, autonomoen kopuruari dagokionez, otsailean pixka bat igo zen, 29 autonomo gehiagorekin, hilabete horretan ohikoa denaren ildotik. Euskadin erregistratutako autonomoen kopurua 168.819koa izan zen otsailean, hau da, duela urtebete baino -1.425 pertsona gutxiago. Horrek esan nahi du urte arteko jaitsiera -%0,8koa izan dela.