“Oso garrantzitsua da denok bat eginda egotea eta ulertzea enpresaren segurtasuna eta osasuna denon eta denontzako zerbait dela”

segurmania

2020-10-28

Segurmania Confebaskek eta bere hiru erakunde fundatzaileek - Adegi, Cebek eta SEA - Euskadin laneko prebentzio eta osasun kulturari buruz sortutako ekimen bat da, Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesa dauka, eta bere ohiko newsletterraren zenbaki berri bat argitaratu berri du (ikusi zenbaki osoa). Oraingoan, elkarrizketaren atalean Ainara Barrio dago, Jaz-Zubiaurreko Prebentzio eta Kalitate arduraduna.

Elkarrizketan (ikusi hemen) Ainara Barriok azaltzen duenez, “Prebentzioaren arloan dugun Politika gure langileen Segurtasunari eta Osasunari eragin diezaieketen arriskuak ezabatzera edo minimizatzera zuzenduta dago. Gaur egun, xede horretara bideratutako Helburuak planteatzen ditugu, dauden komunikazio foroetan jasotako Hobetzeko Aukerak erregistratu eta gauzatzen ditugu, eta Arriskuen Ebaluazioetatik eratorritako ekintzak egiten ditugu, orokorrak zein espezifikoak”.

Jaz-Zubiaurreko Laneko Osasun eta Segurtasuneko arduradunaren iritziz, gakoetako bat da “langileekiko kontaktua eta harremana, pertsonek modu proaktiboan lan egin dezaten, esparru guztietan. Uste dut ezagutu egin behar dutela Kalitate eta Prebentzioaren arloan eskatzen dizkiegun gauzen zergatia. Lanaren parte moduan ikusi behar dute, eta norberaren mesedetan”. Ildo horretan, amaitzen du, oso garrantzitsua da denok helburuekin bat eginda egotea eta, horretarako, Segurtasuna eta Osasuna denon eta denontzako zerbait dela ulertu behar dugu”.

Elkarrizketa osoa Segurmaniaren azken newsletter honetan irakur daiteke, eta gainera, atal berezi bat dauka enpresetan Covid-19aren hedapena minimizatzeko hartu beharreko neurriei buruz, edo, esaterako, fabriketan harrapaketak saihesteko gakoei edo obra bateko kanpoaldeko segurtasunari buruz.

IKUSI NEWSLETTER OSOA