Osalanek egiaztatu du Euskadin lan istripuak murriztu egin direla, 2017an hazi ziren arren

  • Osalanen balantzea,  Confebaskeko Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko azken buletinean jasoa
LOGO SEGURIDAD

Osalan – Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak sortu zenetik 15. urteurrena betetzearekin batera argitaratu duen txosten batean egiaztatu duenez, Euskadin lan istripuak %22 murriztu dira denbora tarte horretan: orain dela bi hamarkada 42.000 istripu erregistratu ziren batez beste, eta iaz, berriz, 33.600 izan ziren, eta horietatik %99’5 –­2017an– arinak izan ziren.

Osalanek ziurtatu du, halaber, lantokian gertatutako istripu hilgarrien kopurua ere nabarmen murriztu dela,  2000. urtean erregistratutako 85etik 2017an 25era jaitsi baitira. Era berean, azterketa horrek berak nabarmentzen du istripuen protagonistak enpresa urtebete bat edo gutxiagoko antzinatasuna duten enplegatuak direla.

Horrez gain, Confebaskeko Arloko zuzendari Amaia Lopez Iriondok Diario Vascori egindako adierazpenetan esan duenez, “eragina gaur egun 2008an baino %20 txikiagoa da, baina, hala ere, ez da guardia jaitsi behar”.

Berez, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere erakunde kideek egitasmo berri bat abiarazi dute –Osalanekin lankidetzan–, enpresak eta langileak lan osasuneko hainbat ohitura barneratzearen garrantziari buruz informatu eta konbentzitzeko, laneko istripuak are gehiago murrizteko helburuarekin. Tresna berritzailea da, eta enpresa erakundeen webguneetan zein www.segurmaniazurekin.eus helbidean aurki daiteke.

Hori eta beste albiste batzuk kontsultatu daitezke argitaratu berri den Confebasken Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko azken Newsletterrean; bertan, besteak beste, Mutualia sariaren deialdia ere agertzen da, laneko arriskuen prebentzioaren balioak ondoen erakusten dituen argazkiarentzat, enpresa txiki eta ertainetan prebentzioa kudeatzeko jarraibideak, eta enpresa eta langileentzako beste artikulu eta aipamen interesgarri batzuk.

 

                                                                                                             NEWSLETERRA IKUSI