2018an hobetu egin den arren, enpresei emandako kreditu berriaren bolumena krisiaren aurretik zegoenaren erdia baino gutxiago da oraindik

dinero

2019-01-10

Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken zenbakian zehazten denez, enpresei, oro har, joan den azarora arte emandako kreditu berria %8’6 igo da batez beste - azken datu eskuragarria -. Aitzitik, neurriaren arabera, ikusten da enpresa txiki eta ertainei emandako maileguak %6’1 hazi diren bitartean – 2017an baino erritmo apalagoa – enpresa handiei emandako kreditu berriak ia halako bi hazi direla, %11’5, eta aldagai horrek aurreko urtean izan zuena baino askoz erritmo biziagoan.

Edonola ere, 2018ko susperraldi hori gorabehera, zeina aurreko urtean izandakoari gehitu behar zaion, kreditu enpresarial berriaren bolumena 2007an ETEei ematen zitzaiena baino %50 gutxiago da, eta are %71 txikiagoa enpresa handiei dagokienez.

Horrez gain, mailegu horien prezioa minimoetan mantentzen da. Are gehiago, ETEei dagokienez, gaur egun Europako lehiakideak ordaintzen ari direna baino pixka bat txikiagoa da. Konpainia handiei erreparatuta, batez besteko tasa aldakorragoa da, baina Europan ordaintzen dena baino %0,61 garestiagoa besterik ez da.

Horiek dira Confebasken azken buletinean kontsultatu daitezkeen datuetako batzuk, eta gainera enpresen berankortasunari buruzko azken datu eguneratuak daude, Euriborrari buruzkoak, konkurtso prozedurak edo euskal enpresak finantzatzeko laguntza programak eta lerroak.

                                                                                                                  Ikusi Newsletterra (Web)