“Herrialdearekin dugun enpresa konpromisoa berresten dugu eta ongizate kolektiboari egiten diogun ekarpena erreibindikatzen dugu”

  • Eduardo Zubiaurreren adierazpenak Korta sarien banaketan
Korta sariak

2021-11-23

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskeko erakunde kideek – Adegi, Cebek eta Sea – eta Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak proposatuta, Korta sariak eman dizkie aurten ere beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik nabarmentzen diren enpresariei. Oraingo edizioko saridunak izan dira Fernando Salamero (Sea Arabako enpresek proposatua), Victoria Cañas (Cebekek proposatuta, Inaxio Uria (hil ondoren eta Adegik proposatuta); eta Gurutz Linazasoro (Korta Fundazioak proposatuta).

Banaketa ekitaldian, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak bere hitzaldian azpimarratu duenez, “gaur gauean omentzen ditugun pertsonei esker, euskal gizartea gizarte hobea da gaur egun”.

Hain zuzen ere, beren proiektuaren alde egindako apustu irmoaren ondorioz, arrisku pertsonal ikaragarriekin jarraitu du Zubiaurrek , eta lortutako lehiakortasunaren ondorioz, herrialde honetako enpresariek inbertitu egiten dute, enplegua sortzen dute eta gure bizitza eta ongizate maila mantentzeko behar besteko baliabideak sortzen dituzte, dugun garapena eta ongizatea inguruko herrialderik aurreratuenetakoen parekoak izanik”.

Lau saridunen figura goraipatu eta gero, Confebaskeko lehendakariak zera gogoraraziz amaitu du hitzaldia: “Confebasketik eta bere erakunde kideetatik Adegi, Cebek eta Sea –, eta euskal enpresaren arlo osotik, herrialdearekin dugun enpresa konpromisoa berresten dugu eta ongizate kolektiboari egiten diogun ekarpena erreibindikatzen dugu, eta adierazten dugu borondatea dugula krisi hau gainditzeko eta gizateriak mende honetan aurre egin beharreko erronkei arrakastarako bermearekin aurre egiteko. Egungo testuinguruan, gaur saritutako lau lagunena bezalako adibideak erreferente bereziki baliotsua dira”.