“Ekonomia epe labur, ertain eta luzera berraktibatzeko beharrezkoa da hazkunde jasangarriko eredu berri bat”.

  • Elkarrizketa Eduardo Zubiaurrerekin, Confebasken Ingurumen Newsletterrerako (ikusi osorik hemen)
Eduardo Zubiaurre

Eduardo Zubiaurre (Argazkia, Confebask)

2020-10-26

Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek elkarrizketa eman du Confebaskek Ingurumenari buruz argitaratu berri duen Newsletterraren azken zenbakirako. Elkarrizketan Zubiaurrek gogorarazi duenez (ikusi osorik hemen), “euskal enpresak ingurumenarekin duen konpromisoa aspaldikoa da: oraintxe bertan, euskal industriak orain dela berrogei urte halako bi ekoizten du, eta 80ko hamarkadan sortzen zituen hondakinen bosten bat sortzen du.  Konpromisoa, beraz, irmoa izan da eta da, pandemia gorabehera”.

Ildo horretan, adierazi duenez, “hazkunde jasangarria Euskadin irmoki sustraituta dagoen kontzeptu bat da, gure gizartean eta gure enpresetan. Garapen jasangarria, beraz, ez da aukera bat, derrigorrezkoa da ‘balio erantsia’ duen ekonomia bat izaten jarraitu nahi badugu.  Horregatik – jarraitzen du –, ekonomia epe labur, ertain eta luzera berraktibatzeko beharrezkoa da hazkunde jasangarriko eredu berri bat”.

Elkarrizketa Newsletter osatu baten zatia da (ikusi hemen), eta, gainera, bestelako eduki batzuk ere kontsultatu daitezke euskal enpresari eta ingurumenari buruz, hala nola, 2021-2023 klima aldaketara egokitzeko plan nazionala, txosten bereziak gai horren inguruko araudiak hainbat sektoreri nola eragiten dien aztertuz, eta adituen iritzi artikuluak, zeinek zenbaki honetan, adibidez, aztertu egiten baitute ea bateragarria den industriaren eta karbono igorpenen neutraltasunaren aldeko apustua.

Azkenik, energia biltegiratzeari eta banaketa sareei buruzko albisteak ere jasotzen ditu, edo Confebaskeko industri politikako eta ingurumen batzordeen bilera bateratuari buruzkoa, garapen jasangarriaren arloan aurrera egiten jarraitzeko. Finean, hainbat eduki, gure enpresentzat interesgarriak izango direlakoan.

IKUSI NEWSLETTER OSOA HEMEN