“Funtsezkoa puntu bat da segurtasuna denon artean eta guztiontzat egitea eta lanaren berezko zatia izatea”

  • Elkarrizketa Cadinoxeko Virginia Santamartarekin Segurmaniaren azken zenbakirako (ikusi hemen)
segurmania

2021-03-30

Segurmaniaren azken zenbakian irakurri daitekeenez, CADINOXeko Laneko Arriskuen Prebentzioko arduradun Virginia Santamartak bere enpresan aurre egin beharreko arriskuez, prebentzioaren arloan izan duten bilakaeraz eta Covidaren agerraldiak lan ingurunean ekarri duen erronkaz hitz egiten du.

Elkarrizketan adierazi duenez, "Laneko segurtasunaren arloan aldaketarik handiena segurtasunaren kudeaketa erreaktibo tradizionaletik (legea betetzeko egitea) estrategian integratzera eta osasunaren eta segurtasunaren bilaketan proaktiboak izatera igaro izana da. Eta horrela, gaur egun -jarraitzen du-, segurtasuna 3 pertsonako lantalde batek gidatzen du, eta, hartu beharreko erabakien arabera, zuzendaritzak eta langileen ordezkariek ere parte hartzen dute. Abantaila argia da, ekintza edo erabaki guztiak CADINOXeko sailek/arloek eta langileen ordezkariek babesten dituzte".

Ildo horretan, Virginia Santamarta irmo agertzen da: “2013az geroztik ezaguna da CADINOX enpresako zuzendaritzak sustatzen duen kultura partekatua eta parte hartzailea. Azken urteotan, ikuspegi hori segurtasuna lantzeko moduari ere aplikatzen ari zaio, eta, beraz, zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien inplikazioa eta parte hartzea presente dago eguneroko bizitzan”. (Ikusi elkarrizketa hemen)

Gainera, Segurmaniako newsletter honetan Amaia Larrearekin ere hitz egin dugu; UVESCO taldeko Laneko Osasun, Segurtasun eta Ongizate koordinatzailea da, eta langileekiko gertuko tratuak Kudeaketan duen garrantzia ere azpimarratu du. (Ikusi hemen)

Azkenik, ohikoa denez, lan jakin batzuen inguruko segurtasunean eta arriskuen prebentzioan jarraitu beharreko jokabide batzuk aurkitzen ditugu; oraingoan, muturreko tenperaturei lotutakoak daude, edo lanpostuko irekiguneen edo desnibelen aurrean babesteari buruzkoak.

Segurmania Confebaskek eta bere hiru erakunde fundatzaileek - Adegi, Cebek eta Sea - Euskadin laneko prebentzio eta osasun kulturari buruz sortutako ekimen bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesa dauka.

IKUSI NEWSLETTER OSOA HEMEN