Confebaskeko lehendakariak ekonomia, euskal enpresa eta epe ertainerako perspektibei buruzko hitzaldi bat eman du Europa Forumean

Nueva Economia Forumek gonbidatuta, Roberto Larrañagak 300 gonbidatu baino gehiagoren aurrean aurkeztu zuen bere hitzaldia.

Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea

Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria 

Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak hitzaldi bat eman du gaur goizean, euskal erakundeak eta enpresak ordezkatuz bertaratutako 300 gonbidatu baino gehiagoren aurrean. SEA Arabako Enpresarien lehendakari Pascal Gomezek egin du aurkezpena –laburpen txiki bat egin du Larrañagaren bizitza profesionalari buruz, eta bere elkarlan, lidergo eta izaera profesionala nabarmendu ditu, Confebaskentzako aktibo handi moduan–, eta Roberto Larrañagak lau atal handitan oinarritu du bere hitzaldia: koiuntura ekonomikoa, negoziazio kolektiboa, zergak eta enpresen lehiakortasuna, eta etorkizuneko erronkak.

Confebaskeko lehendakariak “optimismoz” amaitu zuen bere mintzaldia, “hori bai, optimismo moderatuz, ziurgabetasuna zelatan baitugu eta izango baitugu. Halere, pixkana-pixkana enpresak konfiantza irabazten ari gara, eta, gaur-gaurkoz, hilabeteotan sentsazio ona orokorra da. Baina, horrez, sentimendu gazi-gozoa ere badugu, gure iritziz, onartu berri den zerga erreforma, krisiaren irteera sendotu ez eta, alderantziz, zama bihur daitekeelako hazkunderako, enplegurako eta euskal ekonomiaren bultzadarako epe ertain eta luzera”.

Ondoren, Roberto Larrañagak Forum Europa Tribuna Euskadira bertaratutakoen galderei erantzun zien ordu erdi batez.