“Oraingoz ez dugu jarduera ekonomikoaren atzeraldirik ikusten, jarduera ekonomikoaren motelaldia baizik”

  • Elkarrizketa Euskadi Irratian (EiTB) Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrerekin
Zubiaurre

Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko lehendakaria 

2019-09-26

Euskadi Irratiko 'Faktoria' programan egin eta Europa Pressek ere jaso duen elkarrizketa batean Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek adierazi duenez, "oraingoz, ez da jarduera ekonomikoaren atzeraldirik ikusten, begi-bistako eta ageriko motelaldi bat baizik ", hainbat arrazoik eraginda, “horietako gehienak politikoak”. Zubiaurrek esan duenez, euskal enpresariek "kezka" transmititzen diete egungo abagune ekonomikoagatik, eta sektore batzuetan, esaterako autogintzan, "kontua da oso une txarrak” pasatzen ari direla.

Datozen hauteskundeei dagokienez, Confebaskek,eragile sozial moduan, ez dituen arren eragile politikoak baloratzen”, Zubiaurrek helarazi dio klase politikoari “gobernu egonkorrak edukitzea oso ona dela ekonomiarentzat”, eta, halaber, “jarduera ekonomikoa, inbertsioa eta enplegua sustatzeko politika egokiak martxan jartzea”.

Lan erreforma

Elkarrizketa berean, Zubiaurrek nabarmendu duenez, enpresa munduan "beharrezkotzat" jotzen zen lan erreforma, izan ere, esan duenaren arabera, "Espainiako legediak, guri ere eragiten digun heinean, lan harreman zurrunak eta itxiak eskaintzen zizkigun, eta oso malgutasun urria neurriak hartzeko aukera iristen zenean edo enpresa batek premia zeukanean ".

Horrenbestez, berriro esan lan erreformak hainbat aldaketa ekarri dituela, eta horiek “onakizan direla enpresen lehiakortasunerako, lagundu egin zuelako “enpresak egokitzen, askotan enpresak ez zitezen itxi, eta, abagune ekonomikoa hobetzen zenean, enplegua berreskuratzen, modu normal, azkar eta hobe batean; horregatik, oro har, ez du ondorio txarrik izan ".

Confebaskeko lehendakariak gehitu duenez, "kontratuen egoera ere aztertu beharko dugu", eta horien behin-behinekotasuna, izan ere, bere iritziz, "beharbada, egin behar litzatekeena da kontratazioa berriro aztertu, ikusi zer behar dauden, zein egoeratan dauden eta hori nola zuzendu daitekeen".

"Astotan esan izan dugu Espainiako lan legedia oraindik ez dela erabat egokitu Europako herrialderik aurreratuenetakora, eta, behin-behinekotasuna murriztu nahi badugu, behar bada kontratazio motak aztertu beharko dira berriro, nahiz eta enpresentzat oso konplikatua izango den aldi baterako kontratuak ez egitea, ez bazaie segurtasun maila jakin bat eskaintzen, eta, egoerak aldatzen direnean, ez badute argi egokitzeko modua izango dutela ", baieztatu du.