Confebaskek eta euskal parlamentarien ordezkaritza batek Bridgestoneren instalazioak bisitatu dituzte Bizkaiko Basauri herrian

  • Legebiltzarra Enpresa hirugarren bisita da, Confebaskek eusko legebiltzarraren eta Euskadiko enpresen arteko elkar ezagutza hotzeko bultzatzen duen programaren barruan

 

 
BRIDGESTONE

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza eta Confebask bisitaldian 

Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEA elkarte kideekin batera, parlamentariek euskal enpresak bisitatzeko plan bat abiarazi du, “legebiltzarra-enpresa” elkar ezagutza hobetzeko eta, horrenbestez, euskal ganberara hurbiltzeko euskal enpresen funtzionamenduari buruzko errealitatea, zer jarduera egiten duten eta daukaten egoera zehatza zein den.

                Egitasmoaren emaitza moduan, Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek aurtengo irailean jada Aernnovaren instalazioak bisitatu zituen Berantevillan (Araba), baita eta Egile Taldea ere Mendaron (Gipuzkoa).

                Gaur, euskal parlamentariek, eta ConfeBaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga besteak beste Bridgestoneren fabrika ezagutu ahal izan dute hurbiletik, Basaurin (Bizkaia); 1933an sortu zen, eta gaur egun Bridgestone Corporation japoniar multinazionalarena da, zeina munduko pneumatiko fabrikatzailerik eta kautxu ekoizlerik handiena den.

Basauriko instalazioetan, Bridgestonek 140.000 estalki baino gehiago fabrikatzen ditu hilero kamioi eta autobusetarako, Europa osora, Ekialde Ertainera eta Afrikara esportatzeko. Halaber, Basaurik, bere 7 solairuko eraikinean, Espainiako 4 fabrikatzaileentzako zerbitzuak hartzen ditu.

                Confebaskek Euskal Gaberako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordea osatzen duten euskal alderdi guztietako parlamentariak gonbidatzen ditu.  Egitasmoak, datozen hilabeteetan, parlamentarien bisita gehiago aurreikusten ditu beste instalazio batzuetara.