Euskal enpresen tamaina handitzeko joera areagotu egin da

  • Eusko Jaurlaritzaren bi programa berrik enpresen hazkundea sustatzen dute
  • Confebasken txostena, Euskadiko ‘enpresa dimentsioari’ buruzkoa (hemen ikusi)
  •  
dimensión empresarial

2021-06-30

Confebaskeko Newsletterraren azken zenbakian, ‘enpresa dimentsioari’ buruzkoan, zehazten den bezala, euskal enpresen batez besteko tamaina etengabe ari da hazten 2015etik, eta 2020an, 5,99 langilekoa izan da, 2019an baino 0,20 langile gehiago. Urtebetean izandako igoerarik handiena da, gutxienez 2008tik. Izan ere, urte horretatik aurrera, euskal enpresaren batez besteko tamaina % 17,2 handitu da: 5,11 langiletik 5,99 langilerako jauzia.

Hazkunde horren ondorioz, 2008az geroztik, enpresa ertain eta handiek EAEko konpainia guztien gainetik jarri dute euren pisua, bai kopuruari dagokionez (2008an %1,10 ziren, eta 2020an %1,32), bai eta, batez ere, lan egiten duten pertsonen ehunekoari dagokionez ere (2008an %44,98 ziren, eta 2020an %50,90). Eta, alde horretatik, bereziki nabarmentzen da enpresa handietako enpleguaren hazkunde handia, 2020an guztizko enpleguaren %31,94 baitzen; 2008an, berriz, %26,65. Gaur egun enpresa handi gehiago daude krisiaren aurretik baino.

 

Batu eta Bilakatu, enpresen hazkundea sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren bi programa berri

Datu horiek zehatzago kontsulta daitezke azken Confebasken newsletter (hemen ikusi) honetan, bai eta Euskadiko enpresa dimentsioari buruzko beste batzuetan ere.

Albiste garrantzitsuen artean, bereziki azpimarratzekoak dira Eusko Jaurlaritzaren bi programa berriak, enpresen hazkundea bultzatzen baitute, enpresei Covid-ak eragindako krisia gainditzeko ahaleginean lagunduz.

Alde batetik, BATERATU COVID-19a dugu: 3 milioi euroko laguntzak, enpresak sendotzeko jarduerak bultzatzeko. Eta, bestetik, BILAKATU COVID-19a: 11 milioi euroko laguntzak, enpresa jarduera dibertsifikatzeko eta birkokatzeko.

Azken hilabeteotan euren tamaina handitzea erabaki duten euskal enpresen adierazpenek eta albisteek osatzen dute Newsletterra.