Enpresen kreditu baldintzak eta egoera finantzarioa hobetu dira

Confebasken newsletterra Enpresen Finantzaketari buruz

logo newsletter

Enpresen Finantzaketari Confebasken azken buletinaren arabera, kreditu berriak lortzeko enpresekin negoziatzen diren baldintzak hobetu egin dira, beraien egoera finantzarioa bezala. Diagnostikoaren oinarrian 3 datu daude: lehendabizikoa, 1 urterako Euriborrak beste minimo berri bat markatu duela ekainean, %-0,15; bigarrena, enpresa txiki eta ertainetarako kreditua ere minimoetan jarri da –nahiz eta enpresa handientzako kredituen prezioa baino 0,62 puntu handiagoa den–; eta hirugarrena, enpresa sektorearen  berankortasunaren jaitsiera azeleratu egin dela, aurtengo lehen hiruhilekoan %17 murriztu baita.

Edonola ere, azterketak gaineratu duenez, enpresa txiki eta ertainen finantzaketa Europako batez bestekoaren ia prezio berean egiten den arren, enpresa handiena oraindik %0,43 garestiagoa da. Gainera, enpresa handiek gero eta gehiago jotzen dute bankuetatik kanpoko finantzaketara, izan ere, lehen hiruhilekoan, %50 baino gehiago handitu da.

Guztira, enpresei emandako kreditu berria, maiatzera bitartean, %2,6 hazi da: enpresa txiki eta ertainei emandako kreditu berria %7,1 hazi da, eta enpresa handiei emandakoa, berriz, %2,4.

IKUSI NEWSLETTERRA