Enpresei emandako kreditu berria %25 hazi da otsailera arte

  • Confebasken newsletterra, enpresen finantzaketari buruzkoa. Bertan, Eusko Jaurlaritzak industria enpresak inbertitzaile potentzialekin lotzeko kanal berri bat abian jarri duela ere nabarmentzen da.
Financiación empresarial Confebask

2022-05-05

Confebasken enpresen finantzaketari buruzko azken newsletterrean zehazten denez (ikusi hemen), enpresei oro har emandako kreditu berriak gora egin du urteko lehen bi hilabeteetan, 2021ean izandako beheranzko joera hautsiz. Zehazki, ia %25 hazi da (%24'9), hau da, 2021ean kredituan etendako hazkundearen bidea berreskuratu da.

Otsailera arte, kredituaren igoera handiagoa izan da enpresa handiei emandakoan (+%32,3), ETEei emandakoan baino (+%18,2). Nolanahi ere, igoera hori gorabehera, 2022ko lehen bi hilabeteetako kreditu maila 2007ko maximoa baino %62 txikiagoa da oraindik.

Kredituen prezioari dagokionez, newsletterrean zehazten da Espainiako ETEen tasa beheko mailetan mantentzen dela, eta otsailean Europako lehiakideek ordaintzen dutena baino baxuagoa ere izan zen. Enpresa handiei dagokienez, kredituaren prezioak beste minimo bat izan zuen otsailean, Europako lehiakideek ordaintzen dutenarekiko diferentzialak bezala.

Gainera, Confebasken azken buletin honetan Euriborra izaten ari den igoeraz ere hitz egiten da, otsailean eta martxoan nabarmen hazi baita. Martxoan, Espainiako 10 urterako bonuaren prezioa 2019ko urtarriletik izan den handiena izan da.

 

Baskeep

Horiek dira newsletterrean kontsulta daitezkeen zifretako batzuk dira, eta, horrez gain, baita ere jasotzen da Eusko Jaurlaritzak BasKeep plataforma konfidentziala jarri duela abian, finantzaketa premiak dituzten industria enpresak eta horiei lotutako zerbitzu enpresak inbertitzaile potentzialekin konektatzeko. BasKeep hainbat arrazoirengatik finantzaketa beharrak dituzten enpresentzako tresna bat da, eta euskal industria produktiboen sarea eta horri lotutako zerbitzuak babestu nahi ditu, baita sare horretako lanpostuak ere.

Halaber, buletin honetan finantza erakundeen eta Confebaskeko erakunde kideen (Adegi, Cebek eta SEA) artean enpresa elkartuei zuzenduta lortu diren finantzaketa akordioak ere kontsulta daitezke. Xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke