Euskadik 38 enpresa galdu ditu martxoan, urteko hilabete horretarako ohi baino zifra okerragoa

  • Confebasken hileko buletina Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz
Confebask

2021-04-16

Confebasken azken txostenean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopuruak behera egin zuen martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta, 38 enpresatan, aurreko ekitaldietako hilabete berdinean ohikoa baino zifra okerragoarekin.

Guztira, Euskadin 57.386 konpainia zeuden erregistratuta martxoaren amaieran, 1.507 enpresa gutxiago iazko otsailean baino, hau da, enpresa guztien %2,6. Duela urtebete egon zen kopururik txikiena Gizarte Segurantzan inskribatuta, eta %28 berreskuratu dira harrezkero.

Sektoreka, eta 2020ko otsailarekin alderatuta, jaitsierarik handiena Zerbitzuetan izan da (-%2,7 eta 1.268 enpresa gutxiago), ondoren Industrian (-%1,9 eta 128 enpresa gutxiago) eta Eraikuntzan (-%1,7 eta 84 enpresa gutxiago). Lurraldeka, 2021eko martxoa pandemia aurreko egoerarekin alderatuta, beherakadarik handiena Araban izan da (-% 3,9), ondoren Bizkaian (-% 2,3) eta Gipuzkoan (-% 2,1).

Nolanahi ere, pandemiaren eragina, enpresa sarearen galerari dagokionez, motelagoa izaten ari da Euskadin estatuan baino.

Autonomoen kopuruari dagokionez, +320 hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta, hilabete horretarako ohikoa denaren ildotik. Horrenbestez, autonomoen kopurua 169.138 izan zen martxoan. Hori bai, 2020ko otsailarekin alderatuta, -1.106 pertsona gutxiago daude, hau da, -%0,6 gutxiago.