Enpresarik txikienak ez dira produktiboak eta, ekoizpenari dagokionez, beraiek sufritu dute gehien krisian zehar

Confebasken Newsletter zenbaki berria Enpresa Dimentsioari buruz

banner dimensión empresarial

Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz landu duen Newsletterraren azken zenbakian jasotzen denez, finantzarioak ez diren euskal enpresen produktibitatea murriztu egin da 2008tik 2014ra bitartean. Zehazki, %4,3 batez beste

            Alta, enpresa horien artean, “mikroenpresetan” jaitsi da gehien produktibitatea –1-9 langile artean–, horietan jaitsiera %12,8koa izan baita. Eta 2014an produktibitate mailaren portzentaje hori finantzarioak ez diren enpresen batez bestekoa baino %22 gutxiago zen. Ildo horretan, buletinean eskaintzen diren datuen arabera, enpresen produktibitatea bere dimentsioari zuzenean lotuta dago.

                Horrez gain, “Enpresa Dimentsioa”-aren zenbaki honek elkarrizketa bat eskaintzen du Euskadiko Ezagutza eta Teknologien Industrien Gaia Klusterreko zuzendari nagusiarekin; Tomas Iriondok, besteak beste, Avicen zergatik integratu den azaltzen du, eta , Smart Factory Alliance martxan jarri dela iragarri du. Tomas Iriondoren ustez, “globalizazioak enpresen arteko aliantza gehiago eta hobeak galdegiten ditu”.

                                                                                                                           Ikusi Newsletterra