Confebaskek enpresa topaketa bat antolatu du Pedro Duque Zientzia eta Berrikuntza ministroarekin

  • Bilerara Confebaskeko ordezkaritza zabal bat joan da, Eduardo Zubiaurre lehendakaria buru zela, baita euskal enpresa teknologikoen ordezkaritza bat ere
Confebask

Eskumetik hasita, Eduardo ZubiaurreConfebaskeko lehendakaria, Pedro Duque, ministroa, Teresa Riesgo, Berrikuntzako estatuko idazkaria, eta Denis Itxaso, Gobernuaren ordezkaria Euskadin. 

2021-01-21

Zientzia eta Berrikuntza ministro Pedro Duquek Confebaskek antolatutako enpresa topaketa batean parte hartu du, gaur goizean, eta euskal enpesa teknologikoen ordezkaritza esanguratsu bat egon da bertan. Helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Espainiako Gobernuak I+Ga bultzatzeko epe labur eta ertainera hartu behar dituen neurri nagusiak.

Bileran, ministroak bere departamentuak aurtengo duen aurrekontuaren ildo nagusiak gogorarazi ditu, izan ere, iturri ofizialen arabera, Estatuko I+G+Bko zuzeneko inbertsiorik handiena da, termino absolutuetan, 3.232 milioi euroraino. Halaber, elkarte zientifiko, akademiko, enpresarial eta sozialekin sinatutako Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko ituna nabarmendu du.

Bere mintzaldiaren aurretik, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek zientziaren eta berrikuntzaren funtsezko rolaaipatu du, “gizarte moduan garatzeko, epe ertain eta luzera”. Eta, ildo horretan, dei egin du I+Gko inbertsioaren arrakala elkarrekin gainditzeko, izan ere, Euskadin, 2019an, BPGaren %1,86koa izan zen, Europako batezbestekotik urrun.

Ondoren, eztabaida bat abiatu eta iritziak trukatu dira, bilkuran zeuden enpresen partaidetzarekin: Added Value Solutions (AVS), Graphenea eta Egile (Gipuzkoa); Tecuni, Satlantis eta Sader (Bizkaia); eta BTI Biotechnology, AJL Ophtalmic eta Lantek Sheet Metal Solutions (Araba).

Gobernuaren aldetik, Pedro Duque ministroaz gain, Berrikuntzako estatuko idazkari Teresa Riesgo eta Gobernuaren ordezkari Denis Itxaso izan dira.

Eta Confebasketik, Eduardo Zubiaurre lehendakariak, Asis Canales lehendakariordeak eta Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak hartu dute parte. Horiez gain, erakunde kideetako lehendakariek ere parte hartu dute , Adegi – Eduardo Junkera – eta Sea – Pascal Gomez – , eta baita ere Adegi, Cebek eta Seako zuzendariek eta idazkari nagusiek.

Parte hartzaile guztiek oso positibo baloratu dute Pedro Duque ministroarekin izandako topaketa.