"Ingurumenen onura gehien sortzen dituzten eta enpresen lehiakortasuna hobetzen duten eremuetan lan egingo dugu”

  • Elkarrizketa Ihobeko zuzendariarekin Confebasken Ingurumen newsletterrerako (Ikusi hemen)
Alexander Boto

2021-04-19

Eusko Jaurlaritzako Ihobeko zuzendari Alexander Boto Bastegietak lehen bost hilabeteak bete ditu karguan. Eta hiru erronkari erreparatu die: ekoberrikuntza, enpresen lehiakortasun jasangarria sustatzeko aliantzak ezartzea eta Euskadiko klima ekintzan aurrera egitea.

Confebaskek ingurumenari buruzko azken newsletterrean argitaratutako elkarrizketa batean Ihobeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "euskal enpresak izan dira eta dira Euskadiko ingurumenaren eraldaketaren eragile nagusiak. Egin behar dugun hurrengo urratsa da enpresen, batez ere ETEen, eta administrazio publikoaren artean lankidetza handiagoa lortzea, jasangarritasuna errentabilizatzeko. Ingurumen jasangarritasunak isla izan behar du emaitzen kontuan, aukera moduan, negozio nitxo berriak eta merkatu berriak irekiz, eta berrikuntza gehiago eginez. Egoera horretan, ekonomia zirkularra funtsezko tresna da gure enpresen lehiakortasuna handitzeko ".

Ildo horretan, ziurtatu duenez, "Euskadik dituen ingurumen erronka nagusiei aurre egiteko, ingurumen onura gehien sortzen dituzten eta enpresen lehiakortasuna hobetzen duten eremuetan lan egingo dugu. Proposatzen ditugun Programekin, Euskadirentzat adierazitako ingurumen erronka nagusiei helduko diegu".

Elkarrizketa horrez gain, Confebasken azken buletinak, ohi bezala, ingurumenaren arloko gaurkotasun esanguratsuenari buruzko iritzi tarteak eta artikuluak biltzen ditu. Besteak beste, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren lege berria - Legebiltzarrean tramitatzen ari da eztabaidatzeko eta osatzeko -, Confebasken iritziz, "oso ekimen beharrezkoa". Amaia Lopez Iriondo Confebaskeko arloko arduradunaren hitzetan, "lege proiektu berriak esparru juridiko bat ezartzen du, egungo euskal errealitate ekonomiko eta sozialera egokitutako ingurumenaren babes maila handia bermatzen duena".

Newsletterrak ohiko atalak ditu: 'trantsizio ekologikoko pilulak', 'analisi aditua', 'albistea da' eta txosten eguneratuak.

IKUSI NEWSLETTERRA (WEB BIDEZ)