“Enpresa lehiakorrak izan ezean ez dugu gizarte oparo bat izango, eta elkarrizketa sozialik eta kontsentsurik gabe zaila da ongizatea mantentzea”

  • Elkarrizketa Eduardo Zubiaurreri Deia egunkarian
Eduardo Zubiaurre

Eduardo ZubiaurreConfebaskeko lehendakaria (Argazkia, Oskar M. Bernal, Deia)

2019-10-21

Deia egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, besteak beste, “Euskadi herrialde industrial bat da, eta argi eduki enpresa lehiakorrak izan ezean ez dugula gizarte oparo bat izango, eta elkarrizketa sozialik eta kontsentsurik gabe zaila dela ongizatea mantentzea".

 Elkarrizketan zehar, halaber, Zubiarrek epe labur eta ertainera dagoen erronka handietako bat nabarmendu du, eta hori pertsonak falta direla da, bai kopuruari dagokionez, bai euskal enpresa sareak behar duen kualifikazioari dagokionez. Ildo horretan, adierazi duenez, “Euskadin, gaur egun, ez dago prestatuta egonik lanean ari ez den jenderik. Pertsona kualifikatuek lana aurkitzen dute, talentu gabezia dugulako, eta jaiotze tasaren jaitsierak eta biztanleria zahartzeak ez dutelako laguntzen hutsik dauden lanpostu guztiak betetzen, batez ere lan teknikoei lotutakoak. LH ikasten edo karrera teknikoetan prestatzen diren pertsonek enplegua aurkitzen dute. Eta ez da ahaztu behar euskal industri sektoreko soldatak estatu osoko altuenak direla. Halaber, gaur egun, krisia gainditu eta gero, errealitate bat da EAEn kontratazio mugagabeko portzentajerik handienetan gaudela kontratazio guztiekiko”.

Horrez gain, Confebaskeko lehendakariak fiskalitatea ere aipatu du: “euskal enpresariek argi daukagu fiskalitatearen oinarrizko funtzioetako bat dela gizarte kohesionatua mantentzen laguntzea, ongizatearen estatua mantentzea, denon ongizatean pentsatuz. Baina, hori esanda, fiskalitateak jokatzen duen rola aztertu behar da”.