Euskadin enpresa kopurua hazi egin da 2017tik izandako martxorik onenean, nahiz eta industrian ez, eta estatuan baino proportzio txikiagoan.

  • Confebasken buletin berria Enpresa Sarearen Bilakaerari buruz, martxoari dagokionez
enpresen eboluzioaren grafikoa

Euskadin, martxoan, Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa zenbakia

Confebaskek argitaratu berri duen azken txostenean jasotzen denez, martxoan hazi egin da Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua,  59.000 inguruan kokatu arte. Zehazki, martxoaren 31n Euskadiko 58.993 enpresa zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta, orain dela urtebete bat baino 192 gehiago. 2007tik martxo batean gertatu den igoerarik handiena da.

Aitzitik, aldeak daude sektoreka: enpresa kopurua igo egin da Zerbitzuen sektorean (+%0’5) eta Eraikuntzan (+%0’2). Erregistratutako industri enpresetan, ordea, -%0,8ko jaitsiera dago.

Gainera, estatuarekin alderatuta, Euskadin inskribatutako konpainien kopurua gutxiago hazi da termino portzentualetan: urtearteko +%0’3 eta +%1’6, hurrenez hurren. EAEko enpresen kopurua ere gehiago murriztu da krisiaren aurreko mailarekiko.

Autonomoen zifrari dagokionez, martxoan 287 lagun gehiago inskribatu dira, Euskadin guztira 172.195 autonomo erregistratuta egonik. Hala eta guztiz ere, orain dela urtebete bat baino 510 autonomo gutxiago daude (-%0,3).  

Finean, martxoa hilabete ona izan da, inskribatutako konpainien zein autonomoen kopurua hazi egin delako, nahiz eta bi aldagai horiek ia geldirik jarraitzen duten, eta estatuan baino erritmo motelagoan hazten; gainera, industria bere zifrak murrizten ari da.

Beraz, berriro ere, agerian geratzen da euskal ekonomiari oro har, eta industriari zehazki, kostatzen ari zaiola krisian zehar galdutakoa berreskuratzea, eta, horregatik, beharrezkoa da azpimarratzea politikak sustatu behar direla ekintzailetza bultzatzeko eta dagoeneko existitzen diren proiektuak finkatzeko.

                                                                                                    BULETIN OSOA IKUSI