Pandemiaren eragina orokorra den arren, badirudi Euskadiko enpresa handiek hobeto eusten diotela

Confebask

2020-10-01

Confebaskek  Enpresa Dimentsioari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken zenbakian kontsultatu daitekeenez, gertatzen ari den kalte orokorra gorabehera, badirudi Euskadiko enpresa handiak hobeto eusten ari zaiela Covid-19aren pandemiak eragindako krisiari. Horrenbestez, batez beste, enpresa txiki eta ertainek baino zifra hobeak aurkezten dituzte merkatuaren, eskarien, ahalmen produktiboaren erabileraren, fakturazioaren eta esportazioen bilakaeran.

Inkesta ekainetik uztailera bitartean egin zen, Confebaskeko Adegi, Cebek eta Sea elkartekideen lankidetzarekin.  Lortutako datuen arabera, enpresa handiak dira – mikroenpresekin batera – merkatuaren egoera ondoen ikusten dutenak. Eta, gainera, baikorragoak dira merkatuak 6 hilabetera izan dezakeen bilakaerari buruz: konpainia handien %25ek aurreikusten dute epe horretan egoera berraktibatuko dela, eta ertainetan %18k uste dute hori.

Horrez gain, konpainia handiak dira baita ere fakturazioa gutxien murriztu dutenak aurreko urtearekin alderatuta, eta euren esportazioak gutxiago murriztu direla ikusi dutenak. Kanpo merkatuaren atalean, ertainak dira gehien kaltetu direnak.

Hobeto euste horrek ez du kentzen, halere, neurri handieneko firmak direla, gaur-gaurkoz, euren lantaldea gaindimentsionatuta dagoela uste dutenak. Ildo horretan, zenbait eta dimentsio txikiagoa izan, hainbat eta langile maila egokiagoak daude: inkestatutako mikroeteen %28k baino ez dute adierazten langile kopuruaren maila gehiegizkoa dela, enpresa ertainen artean maila hori %50ekoa izanik. Izan ere,  zenbat eta handiagoa izan enpresa, okerragoa da enpleguaren perspektiba sei hilabeterako ikuspegian.

Halere, inbertitzen jarraitzearen garrantzia mantentzen dute: hiru enpresa handi eta ertainetik bik inbertitzen jarraituko dute,  bai aurreikusitakoaren arabera, bai erritmo motelagoan, baina inbertsio plana mantenduz. Datua bestelakoa da mikroenpresetan, %37rekin, eta enpresa txikietan, %25ekin, inbertsio guztiak bertan behera utzi dituztelarik.