Confebask eta EH Bildu elkartu egin dira Euskadiko egoera sozio-ekonomikoari buruzko iritziak trukatzeko

  • Bilera Confebasken Bilboko egoitzan egin da
delegaciones Confebask y EH Bildu

Confebaskeko zuzendaritzak, Roberto Larrañaga lehendakaria eta Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia buru izanik, EH Bilduren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean, Bizkaiko hiriburuan, Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriarte, Leire Pinedo eta Iker Casanova parlamentariek osatuta.

Bileran, parte hartzaileek gaur egungo egoera sozio-ekonomikoari buruzko iritziak eta ikuspegiak partekatu dituzten, eta Confebaskeko zuzendaritzak aukera baliatu du fiskalitateari, koiunturari eta euskal enpresen artean zabaltzen ari den Lan Harremanen eredu berriari buruzko txostenak entregatzeko; eredu berri horretan, enpresa proiektu partekatu moduan ulertzen da, konfrontazio eta gatazka iraunkorreko  gune moduan baino gehiago, nahiz eta batzuk horri heltzen saiatzen diren.

Ildo horretan, Confebaskek argi utzi du ez duela bat egiten Euskadiri buruzko irudi ‘ia apokaliptikoa’ ematen dutenen mezuekin, ez datorrelako bat enpresa gehienen errealitatearekin, eta euskal gizartearen errealitatearekin ere. Eta gogorarazi die, jakinik ere gauza asko dagoela hobetzeko, Euskadin ditugula soldatarik altuenak, krisian zehar horiek igo direla gehien, Euskadiko lau langiletik hiruk kontratu mugagabea dutela, eta %80 gainera lanaldi osokoak direla.   Confebasketik, gainera, gogorarazi diete euskal industria, egoera puntualak gorabehera,  aurten euskal ekonomiaren motor nagusi bihurtu daitekeela berriro ere, analista gehien-gehienak erabiltzen ari diren aurreikuspenen arabera.

Bilera elkarrekiko errespetu eta adeitasun giroan gauzatu da, eta, Confebaskeko lehendakariaz eta zuzendari nagusiaz gain, bertan izan dira Jon Bilbao Arlo Juridiko Laboraleko zuzendari a, Asier Aloria Prestakuntzakoa eta Pedro Garcia Larragan Komunikaziokoa.

Topaketa Confebaskek elkartzeko eskatzen duten eta gai enpresarial, ekonomiko eta sozialei buruz dugun iritzia ezagutu nahi duten alderdi politiko eta eragile sozial guztiekin egiten dituen normaltasun instituzionaleko harremanetan kokatzen da. Ildo horretan, Confebaskek eta EH Bildu beharrezko bilerak egitea adostu dute, lehen eskutik eta bitartekaririk gabe euskal ekonomiari eta gizarteari buruz duten iritzia ezagutzeko.