Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko

Erasmus + bekak lortzeko epe berria zabaldu du Confebaskek

becas

Confebaskek bekak eskatzeko epea irekiko du berriro, datozen hilabeteetan atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka.

            Aurten, enpresek askotariko profil unibertsitarioak eskatu dituzte, tartean egonik Arkitektura eta Ingeniaritzak, edo Finantzak eta Enpresen Administrazioa, besteak beste.

            Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren azaroaren 3ra arte bidali ahal izango dute eskaria.  Hautaketa prozesu baten ondoren, azkenean aukeratu dituztenek 2017-18ko abendu-urtarril artean hasiko dituzte praktikak Erresuma Batuko enpresetan. 

            Confebaskek gazte unibertsitarioentzako bekak kudeatzen ditu, oharturik aukera bikaina dela haien prestakuntza hobetzeko eta, ondorioz, lanean kalitatez hasteko.

            Epeei, eskatzen diren baldintzei eta enpresen eskaera zehatzei buruzko informazio guztia Confebasken webgunean kontsulta daiteke.