Confebask, Basauriko Bidebieta LHIIren 50. urteurrenean

  • Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriak 50 urteotan inguruko enpresen eta Bidebietaren artean egondako “lankidetza zabala eta elkarlana” nabarmendu ditu
Bidebieta

Ezkerretik hasita, Confebaskeko Asier Aloria, Manuela Sobrado Bidebieta LHIIko zuzendaria, eta Rikardo Lamadrid, LHko Sailburuordetzatik

Basauriko (Bizkaia) Bidebieta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak ekitaldi bat egin du gaur bere 50. urteurrena ospatzeko; 1967an sortu zen, antzinako “Basconia Aprendizen Eskola’-ren ordezko. Joan den mendearen erdialdean eskola hura desagertu zenean, Basauriko eta eskualdeko 80 enpresa inguruk prestakuntza eskola berri bat martxan jartzeko eskatu zuten, kualifikazio profesional handiagoko pertsonak behar zituztelako.

                Hainbat urtez negoziatu ondoren, 1967an, Industria Ofizialtza eta Maisutza Eskola sortu zen azkenean, inguruko sare produktiboaren beharrari erantzuteko helburuarekin: gaur egungo Bidebieta LHII bultzatzeko, inplikatuta zeuden enpresek zentroaren hasierako kostuaren %40 jarri zuten orduan, antzinako pezeten 2 milioi baino gehiago.

                50. urteurrenaren ekitaldian ikastetxeko gaur egungo eta antzinako zuzendaritzek parte hartu dute, irakasleen eta ikasleen ordezkaritza batek, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, hezkuntza Saileko LH Sailburuordetzako Rikardo Lamadrid buru zela, eta Basauriko Alkatea Andoni Busquet.

                Halaber, urteurrenera Confebask ere gonbidatu dute, enpresaren arloa ordezkatzeko. Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriak bere mintzaldia baliatu du, lehenik eta behin, Bidebieta LH  Ikastetxeari zorionak emateko “50 urteotan zentroarekin lankidetzan aritu diren ehunka enpresa horien izenean”.

                Ondoren, Asier Aloriakeuskal LHak duen potentzialitaterik handienetako” bat azpimarratu du: ikastetxeen eta enpresen arteko harremana eta lankidetza. Askotan, prestakuntzatik bertatik haratago doan lankidetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza bezalako eremuetara zabaltzen batia, batzuk aipatzearren. Ikastetxe hau –amaitu du Confebaskeko prestakuntzako arduradunak– euskal enpresak p`restakuntzarekin duen konpromisoaren adibide argia d, zehazki Lanbide Heziketarekin.  Bidebieta, halaber, gure sare publikoaren adibide handia da, Enpresei erantzuteko moduari dagokionez, bereziki inguruko enpresa txiki eta ertainei dagokienez. Eta gainera, pertsonak, egunez egun ikastetxea prestakuntzako jarduera biziz betetzen duten gazteak eta langileak bistatik galdu gabe egiten duzue. 50. urteurrenaren ospakizuna gonbidatuen arteko topaketa labur batekin amaitu da.