Noticias

Confebaskeko Batzorde Exekutiboak Tamara Yague proposatu du lehendakari berria izateko Isabel Bustoren ordez

28-06-2023
Confebaskeko Batzorde Exekutiboak gaur erabaki du, aho batez, Tamara Yague Martinez proposatzea Confebask–Euskal Enpresa Konfederazioaren hurrengo lehendakaria izateko, azken lau urteetan karguan aritu den Isabel Bustoren ordez. Tamara Yague Cebekek proposatu du lehendakari berria izateko datozen lau urteetarako, bere garaian Adegik eskatuta izendatutako Eduardo Zubiaurrek eta Isabel Bustok agintaldia agortu ondoren. Barakaldon (Bizkaia) jaioa 1971n, Tamara Yague Tecuniko zuzendari nagusia eta Vinci Energies Espaiñako Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, eta Zerga Aholkularitzako masterra, kudeaketari eta lidergoari buruzko hainbat ikastarorekin zabadu du bere prestakuntza.

Confebaskek “EAfA-Aprendizak Prestatzeko Europako Aliantza”-ren hamargarren urteurrenean parte hartu du, Europako Batzordeak gonbidatuta.

27-06-2023
Aprendizak Prestatzeko Europako Aliantza («EAfA», ingelesezko siglengatik) Europako Batzordeak sortu zuen, 2013an, eta gobernuak eta funtsezko alderdi interesdunak biltzen ditu, Europa osoan aprendizen prestakuntzaren kalitatea, eskaintza eta irudi orokorra indartzeko, aldi berean mugikortasun geografikoa sustatuz. Helburu horiek alderdi interesdunen konpromiso nazional eta boluntarioen bidez sustatzen dira. Confebask “EAfA”-ko kide da 2017az geroztik, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, eta antolatzen dituen jardunaldi eta topaketetan aktiboki parte hartzen du. Confebaskeko LH Dualeko koordinatzaile Ainhoa Rotaetxek euskal enpresaren konpromisoa azpimarratu du, LHarekiko oro har, eta, bereziki, LH Dualarekiko.

Euskadiko enpresa eta autonomoen kopuruak duela hamar urte baino gehiagotik maiatz bateko jaitsierarik handiena izan du

12-06-2023
Confebaskek azken buletinean zehaztu duenez, Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresen kopurua 50 murriztu zen maiatzean, 2011tik maiatzerako izandako zifrarik txarrena. Euskadin joan den hilean erregistratutako konpainien kopurua, guztira, 58.065 izan zen. Horrez gain, autonomo kopuruak ere jaitsiera handia izan zuen maiatzean, 194 lagun gutxiago, 2009az geroztik hilabete horretarako jaitsierarik handiena. Aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta, Euskadin 221 enpresa gutxiago daude erregistratuta (-%04), eta autonomoen kopurua, berriz, 167.803raino jaitsi da, hau da, urte arteko -%1eko jaitsiera. Sektoreka, maiatzean eraikuntzako enpresen kopuruak gora egin zuen, eta behera, berriz, industriakoak eta zerbitzuetakoak. Hain zuzen ere, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren aurretik), Industrian gertatu dira jaitsierarik handienak (-%4 eta 267 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%1,6 eta 742 enpresa gutxiago). Eraikuntzan, berriz, 90 enpresa gehiago erregistratu dira (+%1,8).

Confebask Innobasqueren batzar nagusian, enpresak I+G+Barekin duen konpromisoa nabarmenduz

07-06-2023
Isabel Busto Confebaskeko lehendakaria Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak gaur goizean egindako batzar nagusian izan da, euskal enpresa erakundeko lehendakariordeetako bat baita. Batzarrean Iñigo Urkullu lehendakaria ere izan da. Batzarrean, Innobasquek azpimarratu du Euskadirako aurreikuspenek adierazten dutela I+Gko inbertsioak %7 hazten jarraituko duela, “datorren jokalekuaren ezaugarriak izango direlarik interes tasa altuak, defizit publikoa kontrolatzeko neurriak eta NextGenerationEU funtsen amaiera”. Europar Batasunak posizioak galdu dituen arren, eta Txina eta Estatu Batuen lehia bizia indartzen ari den arren, Euskadik tinko eutsiko dio berrikuntzaren aldeko apustuari.

“Apirilean langabezia eta afiliazio datuak positiboak izan dira Euskadin, eta duela hilabete batzuk espero baino hobeak”

04-05-2023
Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak hedabideei egindako adierazpenetan esan duenez, “datuak positiboak dira, hilabete ona izan da, Euskadin langabeziak jaisten jarraitu duelako, orain 108.001 pertsonakoa izanik, 2008ko abendutik izandako mailarik baxuena. Gainera, langabeziaren murrizketa sektore guztietan gertatu da, Eraikuntzan izan ezik, hor mantendu egiten baita”. “Baina, gainera - jarraitzen du Pablo Martinek -, Euskadiko langabeziaren datu horrekin batera, okupazioaren errekorra dator, 997.000 afiliatu pasatxorekin sektore guztietan, eraikuntzan izandako jaitsiera txiki bat izan ezik”. Gauzak horrela, Confebaskeko Ekonomia arduradunak azpimarratu duenez, “datuak positiboak dira, eta duela hilabete batzuk espero zena baino hobeak, Euskadiko lan merkatua nahiko ondo portatzen ari baita urtearen lehen hilabete hauetan”.