CONFEBASK, Hetel, Politeknika Txorierri eta Adegi aliantzak 'Global Training' beken kudeaketari ekin dio berriro, 80 plaza eskainiz
16-06-2022
Aurten, aliantza horrek 80 beka kudeatuko ditu guztira, joan den urtean baino 5 gehiago. Partzuergoak 8 urteko esperientzia du beka horien kudeaketan. Bekek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute, hilean 1.530 €-ko zenbatekoarekin onuradunarentzat. Zenbateko horrekin ordainduko dira onuradunen helmugako herrialderainoko joan-etorrien gastuak, mantenua, ostatua, Gizarte Segurantzako kotizazioa, eta atxikipenaren zenbatekoa. Bekaren barruan sartzen da, halaber, mediku aseguru baten eta erantzukizun zibileko aseguru baten estaldura, praktikak irauten duen bitartean. LHko eta Unibertsitateko tituludunek praktikak egin ahal izango dituzte 23 herrialdetako enpresetan, besteak beste, EE.BBetan, Eurogunean, Hego Amerikan eta Asian.