Noticias

Confebaskeko lehendakaria, Kazetarien Euskal Elkargoak emakume kazetariekin antolatutako topaketan

01-02-2024
Confebaskeko lehendakari Tamara Yague Euskal Kazetarien Elkargoak antolatutako topaketa batera gonbidatu dute. Amaia Goikoetxea Elkargoko lehendakariak eta Amaia Fano dekanoordeak hogei bat emakume kazetari elkartu zituzten, iritziak trukatu eta solasean aritu ziren Confebaskeko lehendakariarekin. Parte hartu zuten profesionalen artean, komunikabide hauetan lanean diharduten kazetariak izan ziren: El Correo, DEIA Grupo Noticias, Berria, RTVE, EiTB, Europa Press eta EFE, Onda Cero, VK komunikazio agentzia, eta komunikazioaren eta enpresaren hainbat sektoretako beste profesional batzuk.

Confebask, Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren sinaduran

31-01-2024
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek gaur goizean sinatu du, Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailak sustatutako Enpleguaren aldeko Itun Sozialari atxikitzeko. Itun horren bidez, erronka berrietara egokitutako baldintzak sortu nahi dira, politika ekonomiko, sozial eta enplegukoak definitzeko, eta horiek idazteko, Confebasken parte hartze aktiboa izan du, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren (ESM) bidez. Garai berriak “enplegu eskaintzaren eta enplegu eskaeraren” arteko desoreka sortzen ari direla onartuta, itun hori “herrialdeko erronka handiei erantzun kolektiboa emateko bide gisa planteatzen da, helburu partekatuekin, horiei lotutako konpromisoekin eta horiek garatzeko orientazioekin”.

Confebaskek bilera bat antolatu du Bilbon Marokoko gobernuarekin, inbertitzeko aukerak aztertzeko

30-01-2024
Confebaskek enpresa otordu bat antolatu du Marokoko gobernuaren maila goreneko ordezkaritza batekin, Inbertsio, Konbergentzia eta Politika Publikoen Ebaluaziorako ministro Mohcine Jazouli buru dela. ‘Marokon inbertitu, merkatu berriak irekitzeko apustu lehiakor bat’ izenburupean, euskal enpresek bertatik bertara entzun ahal izan dituzte erresuma alauitan irekitzen diren negozio aukerak. Confebasken aldetik, Tamara Yague lehendakariaz gain, bilkuran izan dira Juan Antonio Sanchez Corchero lehendakariordea eta Asís Canales Iberdrolaren Euskadiko arduraduna, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia, Carolina Perez Toledo Cebekeko lehendakaria, bere idazkari nagusi Francisco Javier Azpiazu, Confebaskeko batzorde exekutiboko beste kide batzuk eta hainbat sektoretako lider enpresarialak, horien artean energia, automobilgintza, metalaren industria, mugikortasun, ingeniaritza, azpiegitura edo aeronatikaren sektoreetakoak.

“Kontzertu ekonomikoak eskaintzen dizkigun aukera guztiak erabili behar ditugu zergak hobeto biltzeko”

22-01-2024
Gaur Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak “kontzertu ekonomikoak eskaintzen dizkigun tresna guztiak erabiltzearen alde” egin du, “‘hobeto bilduko’ duen zerga politika bat diseinatzeko”. “Ez gara zergak jaisteaz ari, – argitu du Confebaskeko zuzendari nagusiak –, baizik eta inbertsioa, I+G+B... gehiago sustatuko duten pizgarri fiskal berrien alde egiteaz euskal enpresarentzat estrategikoak diren gaietan. Horri esker, enpresak gaur egungo mundu globalizatuan lehiatu ahal izango dira, eta horrek, aldi berean, enplegu gehiago eta BPG gehiago sortu.

Confebaskek LHko 70 gaztek atzerriko enpresetan praktikak egitea ahalbidetuko du Erasmus+ bekekin

19-01-2024
Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enplegu sailak 70 gazte elkartu ditu Bilbon, Euskadiko LHko 29 ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk, SEPIEren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak finantzatzen dute, eta Confebaskek kudeatzen du orain dela 25 urte baino gehiagotik. Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleen LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlandan, Italian, Italian, Portugalen, Frantzian eta Maltan daude, eta 13 asteko prestakuntza praktikoa egingo dute martxotik ekainera.