Noticias

HETELek Confebask saritu du Euskadin Lanbide Heziketa hobetzeko duen “konpromiso” eta “partaidetzagatik”

16-04-2018
HETEL-Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak –23 zentro ditu – gaur goizean entregatu ditu BBK eta Euskatelekin lankidetzan urtero antolatzen dituen “Hetel Sariak”. Eta sarietako bat Confebaskentzat izan da –HETELen hitzetan– “Lanbide Heziketako ikasleekin egiten diren ekintzetarako asko egiteko araudiak erregulatzen laguntzeagatik, enpresak sentsibilizatzeagatik, eta ekintza eta kontratazio horietan parte har dezaten bultzatzeagatik. Horrez gain, baita ere Lantokiko Prestakuntzako gazteak saritu eta aitortzeagatik” Confebaskek antolatzen duen gala batean, zeinak aurten, hain zuzen ere, bere 25. urteurrena beteko duen. Saria Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak jaso du, eta hedatu nahi izan die “Confebasketik zein bere erakunde kideetatik - Adegi, Cebek eta Sea - orain dela urte asko gure LHa hobetzeko lan egiten duten pertsona guztiei”.

Confebaskek, eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarkideek, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan jardutea adostu dute, enpresek Euskadin 100.000 enplegu betetzeko duten beharrari erantzuteko

16-04-2018
Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek 2018-2020rako Euskadin enpleguaren eta kualifikazioaren aldeko lankidetzako esparru-akordioa sinatu dute. Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Roberto Larrañaga Euskal Enpresen Konfederazioko presidenteak hartu duten konpromisoa elkarrekin lan egitea da, euskal enpresek 100.000 lanpostu betetzeko duten beharrari datozen hiru urteotan erantzuteko. Lehendakaria eta Confebaskeko presidentea bat datoz akordio hau “aukera” bat dela, Euskadiren hazkuntza-bidean. Lankidetza-akordioa gaur goizean sinatu da, Lehendakaritzan, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritza eta euskal enpresa-elkarteetako ordezkariak.

Euskal enpresek 100.000 enplegu aukera eskainiko dituzte 2018-2020 aldian, horietatik 30.000 baino gehiago 2018 honetan bertan bete beharrekoak.

16-04-2018
Euskal enpresek 2020ra arte bete beharko dituzten 100.000 enpleguetatik, 30.000 belaunaldi erreleboagatik izango dira, eta 70.000 jarduera handiagoa aurreikusten delako. Enpresen eta beraien Enpresa Erakundeen nahia da enplegurako aukera horiek batez ere emakumeei hurbiltzea, enpresek gehien eskatzen dituzten adar industrial eta teknikoetan laneratzea sustatuz eta bultzatuz. 2018 honetan eskainiko diren 30.000 lanpostuetatik, ia erdiak lanaldi osoko kontratu mugagabeekin beteko dira. Azterketak agerian jartzen du, halaber, 10 euskal enpresatik 7k diotela gero eta arazo gehiago dutela beharrezko profil profesionala duten langileak kontratatzeko.

Euskadin enpresa kopurua hazi egin da 2017tik izandako martxorik onenean, nahiz eta industrian ez, eta estatuan baino proportzio txikiagoan.

11-04-2018
Confebaskek argitaratu berri duen azken txostenean jasotzen denez, martxoan hazi egin da Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua, 59.000 inguruan kokatu arte. Zehazki, martxoaren 31n Euskadiko 58.993 enpresa zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta, orain dela urtebete bat baino 192 gehiago. 2007tik martxo batean gertatu den igoerarik handiena da. Aitzitik, aldeak daude sektoreka: enpresa kopurua igo egin da Zerbitzuen sektorean (+%0’5) eta Eraikuntzan (+%0’2). Erregistratutako industri enpresetan, ordea, -%0,8ko jaitsiera dago. Gainera, estatuarekin alderatuta, Euskadin inskribatutako konpainien kopurua gutxiago hazi da termino portzentualetan.

Euskal enpresen errentagarritasuna %47 jaitsi da krisian zehar

01-04-2018
Ibarmiako zuzendari nagusi eta Adegiko lehendakariorde Koldo Arandiak, Uvescoko zuzenari nagusi eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboko Jose Ramon Fernandez de Barrenak, eta Confebaskeko departamentu Ekonomiko Fiskaleko Pablo Martinek euren ikuspegia azaldu dute gaur egun euskal enpresak gehien kezkatzen dituen gai bati buruz: enpresa marjinak. Izan ere, Pablo Martinen hitzetan, “azken bi urteetan egoera hobetu bada ere, oso urrun dago orain dela hamar urte zegoenetik. Berez, euskal enpresen errentagarritasuna %47 jaitsi da krisian zehar. Eta gaur-gaurkoz, okerrena igaro dela dirudien arren, kontua da merkatu globala geldiezina dela, eta horrek, askotan, marjinak etengabe sakrifikatzera behartzen du, bizirauteko”.