Noticias

500 inguru jaitsi da enpresen kopurua Euskadin, aspaldiko ekainetako bigarren zifrarik txarrena

11-07-2023
Confebasken azken nesletterrean zehazten den bezala, EAEko enpresen kopurua ia 500 (-498) jaitsi zen ekainean, hau da, aspaldiko ekainetako bigarren zifrarik txarrena. Guztira, joan den hilabetean 57.567 enpresa zeuden erregistratuta Euskadin. Iazko hilabete berarekin alderatuta, 136 enpresa gutxiago daude Euskadin, hau da, -%0,2ko jaitsiera izan da. Pandemiaren aurretik zeudenekin alderatuta, gaur egun oraindik 1.326 enpresa gutxiago daude erregistratuta Euskadin (-%2,3), baina Covid garaian galdutako enpresen %37 berreskuratu dira. Sektoreen arabera, eta pandemia aurreko etaparekin alderatuta, jaitsiera gogorrenak Industrian izaten jarraitzen dute (-%3,8 eta 253 enpresa gutxiago), eta, ondoren, Zerbitzuetan (-%2,5 eta 1.171 enpresa gutxiago); Eraikuntzan, berriz, gaur egun, orduan baino 96 enpresa gehiago daude erregistratuta, hau da, %1,9 gehiago.

“Pertsonen segurtasuna da garrantzitsuena”

06-07-2023
Segurmaniaren azken alean, Kepa Galparsorori, GKN Automotive Zumaiako Segurtasun arduradunari, egindako elkarrizketa jaso da, eta bere enpresan LAP modu seguruan kudeatzeko duten moduaz eta, oro har, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egin du. Galparsorok adierazi duenez, “urtetik urtera, Laneko Arriskuen Prebentzioak indarra hartu du, eta lehen “bigarren” mailan zegoen hura, hots, SEGURTASUNA, une honetan eta, jakina, baita GKNn ere, lehentasun bihurtu da. Gure ekoizpen prozesuak eta metodoak hobetzen jarraitzeaz gain –jarraitu du–, Segurtasunean oinarritutako portaerak bilatzeko asmoz langile guztiak sentsibilizatzeko fasean gaude. Urtero 300 prebentzio ekintza baino gehiago egiten ditugu gure instalazioetan, eta horietako bakoitzak “bere ekarpentxoa” egin du, Segurtasunean hobetu dezagun”, adierazi du.

“Euskal lan merkatuaren lehen seihilekoaren balantzea positiboa da”

04-07-2023
Euskadik enplegu zifra errekorretan jarraitzen du milioi bat kotizatzaile baino gehiagorekin, gaur ezagutzera eman den Euskadiko Gizarte Segurantzako afiliatuen azken erregistroaren arabera. Zehazki, Gizarte Segurantzako afiliatuen zifra 1.002.954koa izan zen joan den ekainean, aurreko hilabetean baino 368 gehiago. Iazko hilabete berarekin alderatuta, euskal landunen kopurua 15.773 handitu da (+%1,60). Lanbideren bulegoetako langabeen erregistroari dagokionez, ekainean ia 1.900 langabe gutxiago izan dira Euskadin, hau da, urte arteko jaitsiera -%5,61ekoa izan da. Gauzak horrela, Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak komunikabideetan eman dituen azalpenetan esan duenez, “ezagutzen ditugun azken datuak kontuan hartuta, esan dezakegu Euskadiko enpleguaren eta langabeziaren bilakaeraren lehen sei hilabeteetako balantzea positiboa dela. Eta are gehiago, hazkunde ekonomikoaren maila motelduz joan dela kontuan hartzen badugu”.

Confebaskeko Batzorde Exekutiboak Tamara Yague proposatu du lehendakari berria izateko Isabel Bustoren ordez

28-06-2023
Confebaskeko Batzorde Exekutiboak gaur erabaki du, aho batez, Tamara Yague Martinez proposatzea Confebask–Euskal Enpresa Konfederazioaren hurrengo lehendakaria izateko, azken lau urteetan karguan aritu den Isabel Bustoren ordez. Tamara Yague Cebekek proposatu du lehendakari berria izateko datozen lau urteetarako, bere garaian Adegik eskatuta izendatutako Eduardo Zubiaurrek eta Isabel Bustok agintaldia agortu ondoren. Barakaldon (Bizkaia) jaioa 1971n, Tamara Yague Tecuniko zuzendari nagusia eta Vinci Energies Espaiñako Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, eta Zerga Aholkularitzako masterra, kudeaketari eta lidergoari buruzko hainbat ikastarorekin zabadu du bere prestakuntza.

Confebaskek “EAfA-Aprendizak Prestatzeko Europako Aliantza”-ren hamargarren urteurrenean parte hartu du, Europako Batzordeak gonbidatuta.

27-06-2023
Aprendizak Prestatzeko Europako Aliantza («EAfA», ingelesezko siglengatik) Europako Batzordeak sortu zuen, 2013an, eta gobernuak eta funtsezko alderdi interesdunak biltzen ditu, Europa osoan aprendizen prestakuntzaren kalitatea, eskaintza eta irudi orokorra indartzeko, aldi berean mugikortasun geografikoa sustatuz. Helburu horiek alderdi interesdunen konpromiso nazional eta boluntarioen bidez sustatzen dira. Confebask “EAfA”-ko kide da 2017az geroztik, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, eta antolatzen dituen jardunaldi eta topaketetan aktiboki parte hartzen du. Confebaskeko LH Dualeko koordinatzaile Ainhoa Rotaetxek euskal enpresaren konpromisoa azpimarratu du, LHarekiko oro har, eta, bereziki, LH Dualarekiko.