Confebaskeko elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – akordio bat sinatu dute Eusko Jaurlaritzarekin Euskadiko enpresetan 2030 Ingurumen Agenda sustatzeko
12-04-2019
Munduko Itunak eta Eusko Jaurlaritzak, Confebask osatzen duten hiru enpresa elkarteekin batera – Adegi, Cebek eta Sea-, euren lankidetza sakontzea erabaki dute, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) Euskadiko enpresa sarean sustatzeko. Eta, horrenbestez, Akordio bat sinatu dute, euskal enpresetara egokitutako prestakuntza produktuak kontratatzeko; 2030 Agendako prestakuntza tresnak eta agenda horretan oinarritutako enpresa kudeaketako tresnak, enpresak solaskide baliagarri moduan prestatu daitezen, eta emaitzak hobetu daitezen, jasangarritasunaren ikuspegitik. Hori da Confebaskek euskal enpresari eta ingurumenari buruz argitaratu duen azken Newsletterrean irakurri daitezkeen albisteetako bat.