Noticias

“Enplegu mailarik onenean gaude 2008ko urritik, krisiaren aurreko maximoetan ia”

02-07-2019
Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek azpimarratu duenez, “langabeziaren eta okupazioaren datuak benetan onak dira. Euskadin, ekainaren 30ean, orain dela urte bat baino 9.142 langabe gutxiago zeuden, %7’6 gutxiago, eta horrek esan nahi du jaitsieraren erritmoa estatuko batez bestekoarena baino biziagoa dela, estatuan langabeziak 12 hilabetean %4’6 egin baitu atzera”. Gainera, langabeziaren jaitsiera horrekin batera, enplegu asko sortu da. Pablo Martinek nabarmendu duenez, “ekainean Euskadin 4.130 lagun gehiago afiliatu dira aurreko hilabetearekin alderatuta. Eta fokua 12 hilabetera zabaltzen badugu, okupazioa Euskadin ia 20.000 lagunekin hazi da. Horrenbestez, enpleguaren zifrarik onenetan gaude 2008ko urritik, eta krisiaren aurreko maximoetan gaude ia”.

Confebaskeko batzorde exekutiboak Eduardo Zubiaurre proposatu du lehendakari berri moduan Roberto Larrañagaren ordez

26-06-2019
Confebaskeko Batzorde Exekutiboak gaur erabaki du, aho batez, Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta proposatzea Euskal Enpresa Konfederazioaren hurrengo lehendakaria izateko, azken lau urteetan karguan aritu den Roberto Larrañagaren ordez. Euskadiko enpresa asoziazionismoaren parte hartzaile nabarmena izanik, Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakaria izan zen 2006 eta 2012 artean, eta euskal Enpresa Konfederazioko kidea den elkarte horrek proposatu du Confebaskeko lehendakaritza hartzeko , kargua izendatzeko erabili ohi den lurraldeko txandakatzeari jarraituz.

Euskadik orain dela zortzi hilabetetik enpresen kopuruaren lehen jaitsiera izan du urtearteko terminoetan

11-06-2019
Euskadin maiatzean Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua 59.406 izan zen guztira, apirilean baino 311 enpresa gehiago, baina duela urte bat baino 12 gutxiago. Urtearteko terminoetan enpresen kopuruak izan duen lehendabiziko jaitsiera da 2018ko irailaz geroztik. Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruzko Confebasken azken Newsletterrean kontsultatu daitekeen zifretako bat da, maiatzari buruzkoa, eta berriro ere Eraikuntzaren bultzada nabarmentzen da, enpresen kopuruan hazkundea izan duen sektore bakarra baita (+%2’7%), Zerbitzuek ez bezala (-%0’2) eta, nabarmenago, Industriak ez bezala (-%0’9).

“Euskadiko LH duala: talentua zure enpresarentzat”

05-06-2019
Confebaskek eta bere elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea -, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko LHko ikastetxeekin lankidetzan, kanpaina berri bat abiarazi dute Euskadiko LH dualera enpresak erakartzeko, ikasleak enpresak edo sektoreak behar dituen gaitasun zehatzetan prestatzeko eta, gainera, gazteei lan aukera zabala eskaintzeko. 4.000 euskal enpresak baino gehiagok eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 7.000 ikaslek baino gehiagok dagoeneko hartu dute parte programan, indarrean daraman 7 urteetan.

“Tratu hurbil eta gertukoa funtsezkoa da prebenitzea inbertitzea dela konbentzitzeko”

03-06-2019
Argitaratu berri den azken Segurmania buletinean , Uvesco Taldeko Laneko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzaile Amaia Larreak Uvesco Taldeak dituen ekintzak eta konpromisoak azaltzen dizkigu, laneko prebentzioari eta segurtasunari dagokionez. Ildo horretan, nabarmendu duenez, “gure enpresan estrategiak eta programak garatzen ari gara prebentzioaren kultura sustatzeko, bikaintasunaren bila, enpresa gero eta osasungarriago bihurtzeko, non segurtasuna eta osasuna gure negozioaren balio nagusia izango baita”. Amaia Larreak aitortzen duenez, “sakabanaketa geografikoaren eta lantoki kopuru handiaren ondorioz, erronka konplexuagoa da, baina ez horregatik ezinezkoa.