“EAEko enpresen %40 inguru Euskaditik kanpoko pertsonak kontratatzea planteatzen hasi dira”
20-05-2024
Confebaskeko kide Adegi, Cebek eta Seak euskal enpresei egindako inkesten arabera, “hamarretik zortzik diote zailtasunak dituztela behar dituzten pertsonak kontratatzeko. Eta hamarkada honetan, gaur egungo langileen %25 inguruk erretiroa hartuko dute – 240.000 lagun”.
Panorama hori dela eta, Confebaskeko zuzendari nagusiak gogorarazi du “Euskadik enplegurako immigrazio estrategia bat beharko duela, negu demografiko hau gainditzen laguntzeko eta, horrela, gure enpresen lehiakortasuna eta horrekin batera egungo oparotasun eta ongizate mailak mantendu ahal izateko. Gure enpresa erakundeak – Confebask, Adegi, Cebek eta Sea – dagoeneko ekintzara pasatzen ari gara. Enpresen ia erdiak, %40 inguru, Euskaditik kanpoko pertsonak kontratatzea planteatzen ari dira beren beharrak asetzeko”.