Euskadin enpresa kopurua hazi egin da 2017tik izandako martxorik onenean, nahiz eta industrian ez, eta estatuan baino proportzio txikiagoan.

11-04-2018
Confebaskek argitaratu berri duen azken txostenean jasotzen denez, martxoan hazi egin da Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua, 59.000 inguruan kokatu arte. Zehazki, martxoaren 31n Euskadiko 58.993 enpresa zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta, orain dela urtebete bat baino 192 gehiago. 2007tik martxo batean gertatu den igoerarik handiena da. Aitzitik, aldeak daude sektoreka: enpresa kopurua igo egin da Zerbitzuen sektorean (+%0’5) eta Eraikuntzan (+%0’2). Erregistratutako industri enpresetan, ordea, -%0,8ko jaitsiera dago. Gainera, estatuarekin alderatuta, Euskadin inskribatutako konpainien kopurua gutxiago hazi da termino portzentualetan.

Euskal enpresen errentagarritasuna %47 jaitsi da krisian zehar

01-04-2018
Ibarmiako zuzendari nagusi eta Adegiko lehendakariorde Koldo Arandiak, Uvescoko zuzenari nagusi eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboko Jose Ramon Fernandez de Barrenak, eta Confebaskeko departamentu Ekonomiko Fiskaleko Pablo Martinek euren ikuspegia azaldu dute gaur egun euskal enpresak gehien kezkatzen dituen gai bati buruz: enpresa marjinak. Izan ere, Pablo Martinen hitzetan, “azken bi urteetan egoera hobetu bada ere, oso urrun dago orain dela hamar urte zegoenetik. Berez, euskal enpresen errentagarritasuna %47 jaitsi da krisian zehar. Eta gaur-gaurkoz, okerrena igaro dela dirudien arren, kontua da merkatu globala geldiezina dela, eta horrek, askotan, marjinak etengabe sakrifikatzera behartzen du, bizirauteko”.

Enpresentzako kreditu berria %17 azeleratu da urte hasierarekin bat, batez ere enpresa txiki eta ertainei emandakoa

27-03-2018
2016an enpresei emandako kreditu berria jaitsi ondoren, iaz gauzak aldatu egin ziren, eta 2017a %5,7ko igoerarekin amaitu zen. Hobekuntza areagotu egin da 2018ko urtarrilean, hazkundea oraindik handiagoa izan baita, hau da, %17’8, urtearteko konparazioan; hazkundearen arrazoia, bereziki, enpresa txiki eta ertainei emandako kreditu berria izan da. Izan ere, enpresa txiki eta ertainei (ETE )emandako mailegu berriaren kuota, lehendabiziko aldiz, enpresa handiei emandakoa baino handiagoa izan da: %55,4 eta %44,6, hurrenez hurren. Gainera, ETEei emandako kredituen kostua ia berdina da estatuan eta Europar Batasunean - %2,15 -; konpainia handiei emandakoa, berriz, %0’5 garestiagoa da estatuan - %1,67 – eurogunean baino - %1,15 -. Zifra horiek Luzaroko zuzendari gerente Pedro Martinez de Alegriaren iritzia berresten dute.

Osalanek egiaztatu du Euskadin lan istripuak murriztu egin direla, 2017an hazi ziren arren

26-03-2018
Osalan – Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak sortu zenetik 15. urteurrena betetzearekin batera argitaratu duen txosten batean egiaztatu duenez, Euskadin lan istripuak %22 murriztu dira denbora tarte horretan: orain dela bi hamarkada 42.000 istripu erregistratu ziren batez beste, eta iaz, berriz, 33.600 izan ziren, eta horietatik %99’5 –¬2017an– arinak izan ziren. Osalanek ziurtatu du, halaber, lantokian gertatutako istripu hilgarrien kopurua ere nabarmen murriztu dela, 2000. urtean erregistratutako 85etik 2017an 25era jaitsi baitira.

Ecoembes eta Confebask elkartu egin dira hondakinak kudeatzeko egungo sistema eta etorkizuneko bilakaera aztertzeko

15-03-2018
Confebaskeko ingurumen batzordea eta Adegi, Cebek, Sea eta Avek Kimika euskal enpresa erakundeak gaur goizean elkartu dira Ecoembeseko ordezkaritza batekin –irabazi asmorik gabeko erakunde estatal bat da, ontzien ingurumen inpaktua murriztera zuzendua, ontzien birziklapenaren eta ekodiseinuaren bitartez–, Euskadin gaur egun ontziak kudeatzeko dagoen sistemaz eta datozen urteetarako aurreikusten den bilakaeraz hitz egiteko eta aztertzeko.