Iñigo Urkullu lehendakariak Confebask eta CEOEko presidenteak hartu ditu

29-01-2019
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebask eta CEOEko presidenteak hartu ditu, Roberto Larrañaga eta Antonio Garamendi, Lehendakaritzan, eta, besteak beste, gaur egungo egoera ekonomikoari eta epe labur eta ertainera aurreikusten diren perspektibei buruzko iritziak trukatu dituzte. Ildo horretan, bi ordezkari enpresarialek lehendakariari gogorarazi diote aurtengo aurreikuspenek diotela %2 baino gehiagoko hazkunde nabarmena egongo dela.

Legebiltzarreko ordezkaritza batek AJL Ophthalmic enpresa bisitatu du Confebask eta Sea- Arabako Enpresen eskutik

25-01-2019
Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Batzorde batek AJL Ophthalmic enpresaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean; Arabako ETE bat da, oftalmologia, berreraikuntza kranio-maxilofazial eta airebideko produktu sanitarioen diseinu, fabrikazio eta banaketan espezializatua. Bisita Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – abiarazi zuten Legebiltzarra-Enpresa programaren barruan kokatzen da, eta helburua da gaiari buruz arautzeko ardura duten EAEko parlamentarien eta enpresen errealitatearen arteko hurbiltasuna areagotzea.

2018ko itxieran Euskadin 218 enpresa gehiago zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta, aurreko urtean baino %0,4 gehiago besterik ez

21-01-2019
Confebaskek Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatuta dauden enpresa kopuruaren bilakaeraz atera duen azken Newsletterrean ikus daitekeenez, 2018aren amaieran hazkunde txiki bat zegoen, bai firmen kopuruari dagokionez bai autonomoei dagokienez, nahiz eta hazkunde hori, 2017arekin alderatuta, hamarren batzuk baino ez diren. Edonola ere, nabarmendu daiteke 2018an enpresen kopurua positibo mantendu dela jarduera sektore guztietan, lehendabiziko aldiz krisia hasi zenetik. Iaz, eraikuntza sektoreko enpresek izan dute hazkunderik handiena, %2,3rekin, eta Zerbitzuetan eta Industrian, berriz, hazkundea geldirik dago.

2018an hobetu egin den arren, enpresei emandako kreditu berriaren bolumena krisiaren aurretik zegoenaren erdia baino gutxiago da oraindik

10-01-2019
Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz ateratzen duen Newsletterraren azken zenbakian zehazten denez, enpresei, oro har, joan den azarora arte emandako kreditu berria %8’6 igo da batez beste - azken datu eskuragarria-. Edonola ere, 2018ko susperraldi hori gorabehera, zeina aurreko urtean izandakoari gehitu behar zaion, kreditu enpresarial berriaren bolumena 2007an ETEei ematen zitzaiena baino %50 gutxiago da, eta are %71 txikiagoa enpresa handiei dagokienez.

EAEko hogei langile baino gutxiagoko lau enpresatik batek baino ez du merkataritza elektronikoa egiten

02-01-2019
Confebasken Enpresa Dimentsioari buruzko Newsletteraren azken zenbakian zehazten denez, 20 langile baino gutxiagoko enpresen %24-%26k baino ez dute egiten merkataritza elektronikoa, eta 50 langile baino gehiagoko firmetan, berriz, %33 baino gehiago dira egiten dutenak. Zenbaki honetan, Confebaskek EAEko Informazioaren Gizartearen eta Enpresa Dimentsioaren arteko harremana aztertzen du. Eta, agerian geratu denez, enpresen sare eta truke elektronikoko ekipamendua nabarmen hobetzen da dimentsioaren arabera.