Laburbilduz 2017

Laburbilduz

  • 2017a urte on moduan amaitu da Euskadiko ekonomia eta enplegurako, eta oso antzeko 2018 bati emango dio eskua; ondorioz, dagoeneko bost urte beteko dira susperraldian.
  • 2018rako, CONFEBASKek aurreikusten du euskal ekonomia %2,9 haziko dela, Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri egotea eta langabezi tasa %8raino murriztea.
  • Inguruneko ekonomikoak, aurreko urteetan bezain nahasia izango ez bada ere, aldaketaren abiadurak markatuta jarraituko du, eta horrek eragingo du politikak eta erreformak bultzatzen jarraitzea, enpresen lehiakortasuna egokia izan dadin, horrela baino ezingo baitzaio ekonomiaren eta enpleguaren oraingo etapari jarraipena eman.
  • Horretarako, industriaren aldeko apustua indartu nahi dugu, galdutako produkzio sarea berreskuratu, gure erakarmena handitu enpresen jarduerari dagokionez, I+G+B kalitateko eta efizientea babestu, eta hezkuntza sistema eta enplegu politika arinak eta kalitatekoak babestu, gazteen zein enpresen beharrei erantzun ahal izateko, eta pertsonak prestatu ahal izateko, 4.0 industriaren etorrerak dakarren aldaketara egokitzeko.
  • Apustu horiek arrakastatsuak izango badira denon artean egonkortasun eta konfiantza esparru sortu beharko dugu, zeinean funtsezko gaietan kontsentsu handiak aurkitu behar ditugun, aurrerabidea eta ongizate ekonomiko eta soziala baitaude jokoan.
  • Horrenbestez, oraindik ere beharrezkoak dira elkarrizketa, erantzukizuna eta adostasuna, diagnostiko partekatuak lortzea, enpresa moduan zein, oro har, gizarte moduan, ditugun erronka garrantzitsuei egoki erantzun ahal izateko.

DANON ERANTZUKIZUNA da Euskadiko ekonomiaren eta enpleguaren egungo susperraldiari jarraipena ematea, ongizatearen eta aurrerabidearen etorkizuna konkistatu ahal izateko konpromisoekin, portaerekin eta akordioekin