Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea, enpreseekin ‘Bikain’ gauean

52 enpresa eta erakundek euskararen kalitate ziurtagiria lortu dute aurten.

Lehendakaria, Iñigo Urkullu, ekitaldiaren buru izan zen

Iñigo Urkullu lehendakaria Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearekin, Bingen Zupiria sailburuarekin eta Patxi Baztarrikarekin ere, ekitaldia hasi baiño lehen

Iñigo Urkullu lehendakaria Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentearekin, Bingen Zupiria sailburuarekin eta Patxi Baztarrikarekin ere, ekitaldia hasi baiño lehen. (Argazkia, Confebask)

2016ko Abenduak 20

Roberto Larrañagak esan zuen bezala, ´euskararen inguruan ikuspegi zabala eta partekatua eraikitzeko gai izan gara. Enpresa munduan ere, lorpenak helduko dira, eta heltzen ari dira, bide bardiña jorratzen ari garelako: akordioa, adostasuna eta bakoitzaren neurrian, egokitasunagelditu barik baina aldi berean inposatu barik´.

Atzo gabeko ekitaldian, Donostiako Kursaal Jauregian, Iñigo Urkullu lehendakaria, Bakartxo Tejeria Legebiltzarrako presidentea, Bingen Zupiria Hezkuntza Sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako Sailburuordea besteak beste, egon ziren. Danek zorionak eman nahi izan zizkien 2016eko‘Bikain’ ziurtagiria lortu duten enpreseei eta erakundeei.

Aurten 52 enpresek eta erakundek ziurtagiria lortu dute euskera hainbeste prozeduretan erabilera erakutsi dutelako.

Roberto LarraÑagak, Confebaskeko presidenteak, esan zuen bezala ´´euskera, gero eta presentzia gehiago hartzen ari da gure gizartean, eta zorionez,  baita gure enpresetan ere. Gu, honetan ere, laguntzeko prest gaude´.