E-Maila: Departamento Económico-Fiscal
ZERGEN ARLOA
- Zerga-politikaren jarraipena egin eta, euskal zerga-agintariekin
batera, EHAEko enpresei aplikatu beharreko arautegiaren gertakuntzan parte
hartzen du.
- Zerga-legediazko aldizkari bat prestatzen du eta
bertan zerga-agintaritza desberdinek onetsitako xedapen garrantzitsuenak
jasotzen ditu.
- Zerga eta aurrekontu arloei buruzko txostenak eta
azterlanak egiten ditu.
INFORMAZIO EKONOMIKOAREN ARLOA
- Aldizka txosten bat prestatzen du euskal ekonomiaren bilakaera
eta etorkizunri buruz.
- Politika ekonomikoaren jarraipena egiten du eta berorren
zenbait alderdiri buruzko unean uneko txostenak eta azterlanak prestatzen
ditu.
INDUSTRI POLITIKAREN ARLOA
- Eusko Jaurlaritzak industri sektoreari laguntzeko
sustaturiko arau eta dekretu egitasmoen gertakuntzan parte hartzen du.
- Eusko Jaurlaritzaren solaskide iraunkorra da industri
jarduerako gai guztietan.
- Industri arloan enpresentzat interesgarri diren gaiei
buruzko txostenak eta azterlanak egiten ditu.
- Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin, euskal
industri ehunaren egitura-aldaketa dinamizatzeko helburuarekin izenpeturiko
Hitzarmena garatzen du.