Erkidegoko nahiz nazioarteko erakundeen aurrean euskal enpresen eta
sektoreen interes orokorrak eta amankomunak aldezteaz arduratzen da.
Euskal Herriko Euroleihatila fundazioaren bitartez, euskal enpresei
erkidegoko araudiaren jarraipena, informazioa eta aholkularitza zerbitzuak
eskaintzen dizkie.
Erkidegoko eta nazioarteko gaiei buruzko txostenak eta azterlan teknikoak
egiten ditu eta, Confebaskekin lankidetzan jarduteaz eta Euskal Herriari
buruzko informazioa lortzeaz interesaturik dauden nazioarteko esparruko
erakunde eta antolakundeekiko harremanaz arduratzen da, baita atzerriko
ordezkaritzei harrera egiteaz, erakunde-eginkizunak antolatzeaz eta, oro
har, euskal enpresa-ehunean eragina daukaten estatuz gaindiko esparruko
gai guztiez ere.