Bere helburuak eta filosofia garatzeko Confebaskek jardun eta kudeaketa egitura bat eratu du bere baitan, bere gobernu-organoek, lan-batzorde eta batzorde teknikoen sare zabal batek eta, sail-ataletan banatuta, erakundearen egunerokoa xede onera bideratzeaz arduratzen diren profesionalen lan-talde kualifikatuak osatua.

GOBERNU ORGANOAK:

KONTSEILU OROKORRA.- Euskal Entrepresarien organo gorena da. Enpresari eta profesional nabarmenez osatuta dago eta urtean behin biltzen da ohizko batzarrean.

BATZORDE BETEARAZLEA.- Konfederakuntzaren kudeaketa-organo gorena da eta berari dagokio, garatu beharreko politika, estrategia eta ekintza zehatzak ezarri eta gainbegiratzea.

BATZORDE BETEARAZLEAREN BATZORDE DELEGATUA.- Organo erabakitzailea da eta erakundeko lehendakariak, lehendakariordeek eta idazkari nagusiak osatzen dute. Euren garrantziagatik edo premiagatik behingoan ebatzi behar diren gaiak tramitatzeaz arduratzen da.

IDAZKARITZA NAGUSIA.- Konfederakuntzaren ildo betearazlea gauzatzen duena da eta ber ardura ardurapeneana dituen sail tekniko desberdinen bitartez gobernu-organoetatik sortutako jarraibideak aplikatzea da..

ORGANO AHOLKULARIAK:

LEHENDAKARIEN ETA IDAZKARI NAGUSIEN BATZORDEA.- Organo hau aholkamendu eta kontsultarako da, Confebaskeko lehendakariak, idazkari nagusiak eta erakunde partaideen lehendakari eta idazkari nagusiek osatua. Funtsezko helburua erakundearen filosofia eta ildo estrategikoak eta bere integrazio-bideak definitzea da.

LAN BATZORDEAK.- Confebasken Batzorde Betearazleak sorturiko azterketa, kontsulta eta aholkularitza organoak dira, bere zeregina hobeto garatzeko eta planteatzen zaizkien arazo orokor zein espezifikoak konpontzeko, alegia. Gaur egun, honako batzorde hauek daude eratuta:

BATZORDE TEKNIKOAK.- Sortzen diren enpresa-intereseko gaietan Confebasken sailei eta gobernu-organoei laguntza, koordinazio eta aholkularitza teknikoa emateko tresnak dira.

| Kontaktatzeko  |  emaila  |  Gora |

Confebask
Copyright © 2003 Confebask. All Rights Reserved