Enpresa-planteamenduen oinarria ezartzen du, ingurugiroaren problematika orokorraren
zein espezifikoaren aurrean.
Euskal enpresek ingurugiroaren aurrean dituzten eskakizunak eta egoera,
lehiarako abantailen elementu sortzaile gisa honek eskaintzen dituen ahalbideak
eta, arlo honetan euskal enpresa-ehunari eragiten dioten araudi, jarduketa
eta xedapenen ondorioak aztertzen dituzten txostenak eta azterlan teknikoak
egiten ditu.
Esparru honetan Confebasken elkarturiko enpresa-erakundeek gauzatzen dituzten
ekintzak koordinatzeaz gain, euskal enpresei zuzendutako prestakuntza,
kontzientziatze, informazio eta aholkularitza politikak eta egitarauak
bultzatzeaz arduratzen da, haiek bai orokorki bai sektoreka planteatzen
dizkioten eskari eta kezken nondik norakoak ere jasoz.
Ingurugiroaren arloan espezializaturiko zenbait organismo eta erakundeekiko
eta bereziki Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailarekiko lankidetza-ekintzen
diseinuan laguntzen du; azken honekin lankidetza-harreman jariakorra eta etengabea
dauka eta, orain dela hainbat urtez geroztik, politika bateratsuak garatzen
dituzte lankidetza-hitzarmenen bitartez.