Euskal Entrepresarien Konfederakuntza (CONFEBASK) euskal enpresarien interes orokor eta amankomunak ordezkatu eta defendatzen dituen erakundea da, haien bozeramalea bera bakarrik izanda Euskadiko Administrazioaren, sindikatuen, lanbide-elkargoen eta eritzi publikoaren aurrean.

1983ko martxoan eratu zen bere hiru erakunde partaideen ekimenez: ADEGI (Gipuzkoako Entrepresarien Elkartea), CEBEK (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) eta SEA (Arabako Entrepresarien Elkartea); Confebasken oinarrizko helburuak ekimen pribatuaren eta enpresa librearen sustapena, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea eta EHAEaren garapen sozioekonomikoa dira.

Confebask euren borondatez elkarturiko 13.000 baino gehiago enpresak osatuta dago, jarduera-sektore guztietakoak eurak, eta eskubide osoz Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederakuntzako (CEOE) kidea da.

| Kontaktatzeko  |  emaila  |  Gora |

Confebask
Copyright © 2003-2005 Confebask. All Rights Reserved