Gizarte Segurantzako kotizazioen erreformak 530 milioi euroko inpaktua ekarriko die datozen bi urteetan euskal enpresei, eta haien lehiakortasuna oztopatuko du
16-03-2023
Confebaskek uste du enpresak, oro har, Euskadin dauden besteren konturako 700.000 langileengatik 530 milioi euro inguruko gainkostua ordaintzera behartuta egongo direla hurrengo bi urteetan, 2024/2025. Erreforma gaur egun ezagutzen diren baldintzetan mantentzen bada, enpresen gainkostu hori 1.500 milioi ingurukoa izango litzateke 2030era arte, eta 5.000 milioikoa 2045era arte. Inpaktu handiko estimazioak dira, eta hori kotizazioko oinarri maximoak gainditzen dituzten lan errentek elkartasunagatik ordaindu beharreko %6ko gainkostua txertatu gabe. Zifra horien aurrean, Confebaskek ohartarazi du neurri horiek zigor handia direla enpresentzat, lanaren kostuaren igoera handia dakartelako, produktibitate handiagorik gabe, eta horrek, ziurgabetasun eta errentagarritasun baxuko oraingo testuinguruan, Euskadiko enpresen lehiakortasuna larriki kaltetuko duela.