Euskadin erregistratutako enpresen kopurua jaitsi egin da, duela 5 urtetik izan den urririk okerrenean.

13-11-2017
Iraileko hazkunde handiaren ondoren, urrian Euskadin 160 enpresa gutxiago daude Gizarte Segurantzan inskribatuta aurreko hilabetearekin alderatuta; 2012tik urrian dagoen daturik txarrena da. Eta, gainera, alde nabarmena dago orain dela urte bateko zifrarekin, 2016ko urrian 516 enpresa gehiago erregistratu baitziren. Urtearteko terminoetan, erregistratutako konpainien kopuruan 67ko jaitsiera dago, -%0,1, guztira de 58.921 izanik Gizarte Segurantzan inskribatuta daudenak.

“Zerga enpresari, ez enpresaburuari”

09-11-2017
Gaur goizean Correo egunkariak argitaratutako artikulu batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak azpimarratzen duenez, “zerga erreformaren proposamena galdutako aukera bat da, inbertsio eta enplegu gehiago sortzeko dirua kentzen duena”. Larrañagak azpimarratu duenez, “lehiakortasunaz hitz egiten ari gara, enpresatik irten eta itzultzen ez den diru batez. Lurralde erkidean indarrean dagoen tasarekiko 3 punturen aldearen ondorioz, euskal enpresek , abiapuntuan, ‘koltxoi’ txikiagoa dute auzo lurraldeetako lehiakideek baino inbertsioa eta enplegua sortzeko gastatzeko. Hori guztia, ez dezagun ahaztu, testuinguru orokor batean, zeinean gero eta kezkagarriagoa den enpresen marjinen jaitsiera, berez, bideragarritasuna gehiago bihurritzea eragingo duena.

Confebaskeko lehendakariak ekonomia, euskal enpresa eta epe ertainerako perspektibei buruzko hitzaldi bat eman du Europa Forumean

07-11-2017
Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak hitzaldi bat eman du gaur goizean, euskal erakundeak eta enpresak ordezkatuz bertaratutako 300 gonbidatu baino gehiagoren aurrean. SEA Arabako Enpresarien lehendakari Pascal Gomezek egin du aurkezpena –laburpen txiki bat egin du Larrañagaren bizitza profesionalari buruz, eta bere elkarlan, lidergo eta izaera profesionala nabarmendu ditu, Confebaskentzako aktibo handi moduan–, eta Roberto Larrañagak lau atal handitan oinarritu du bere hitzaldia: koiuntura ekonomikoa, negoziazio kolektiboa, zergak eta enpresen lehiakortasuna, eta etorkizuneko erronkak.

EAJk eta PSEk hitzartu berri duten Sozietateen gaineko Zergaren erreforma fiskala dela eta, Confebasken eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideen oharra

02-11-2017
EAJk eta PSEk hitzartu berri duten Sozietateen gaineko Zergaren erreforma fiskala dela eta, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek zera adierazten dute: 1) Enpresen fiskalitatea ekonomia eta enplegua suspertzearen alde jartzeko galdutako aukera bat da. Egun indarrean dagoen tasa %28tik %24ra jaisteak ia 600 milioi euroko inbertsio induzitua eragingo luke, eta 6.000 lanpostu sortzea. Halaber, gogorarazi nahi dugu krisi urteetan galdutako ia 40.000 enplegu daudela oraindik berreskuratzeke, eta akordio horrekin denbora gehiago kostatuko zaigula hori lortzea.

Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko

24-10-2017
Confebaskek bekak eskatzeko epea ireki du berriro, datozen hilabeteetan atzerriko enpresetan praktikaldia egin nahi duten EHU/UPVko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasle gazte edo tituludun berriei zuzenduta. Europako Erasmus + beken deialdi berri bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa dauka. Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren azaroaren 3ra arte bidali ahal izango dute eskaria.