“Generoaren araberako soldaten desoreka amaitzea, betebehar etikoa izateaz gain, enpresen lehiakortasunerako faktore argia da”

26-01-2018
“Berdintasun eredu baterantz” izenburupean, Novia Salcedo Fundazioak antolatutako solasaldiak, besteak beste, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Altolazabal eta Europar Batasuneko Kontseiluko Aukera Berdintasuneko arduradun Cristina Gallach elkartu ditu. Roberto Larrañagak zera baieztatu du: “soldata ‘desoreka’ edo ‘desberdintasuna’ egoera zitala da gurea bezalako gizarte aurreratu batentzat”, eta, defenditu duenez, “enpresaren helburu nagusia da guztiok enpresan erabat sartzea, izan gizon zein emakume, norberaren gaitasunetik eta ahaleginetik ez datorren diskriminaziorik eta diferentziarik gabe. Ildo horretan, betebehar etikoaz gain, soldaten arteko desoreka amaitzea eta aukera berdintasuna sustatzea lehiakortasunerako baldintza argia da.

Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta euskal udalek berretsi dute Confebaskek ere izenpetu zuen Familiaren Euskal Kontseiluak onartutako akordioa

18-01-2018
Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, gaur goizean Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta euskal udalek izenpetu duten Familiaren eta Haurtzaroaren aldeko Itunak “erronka demografikoari eta gazteriaren aldeko apustuari erantzuten dio, Euskadiren gainean dugun etorkizuneko ikuspegian partekatzen dugun lehentasuna baita”. Urkulluk eskerrak eman dizkie familiaren eta haurtzaroaren esparruan lan egiten duten administrazio publikoei eta erakunde sozialei –horien artean dago Confebask–, “jasotako ekarpenengatik eta lanerako espiritua partekatzeagatik –auzolana–, horri esker irismen luzeko konpromiso instituzionala eta soziala eman baitiote Itunari”. Confebask izan zen, joan den abenduaren 20an, Familiaren eta haurtzaroaren aldeko euskal ituna izenpetu zuten erakundeetako bat.

“Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta, beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat”

18-01-2018
Gaur El Economistak Euskadiko edizioan argitaratu duen elkarrizketa batean Roberto Larrañagak gogoratu duenez, “Confebasken enpresetan malgutasuna egotearen alde egiten dugu, langileekin edo beraien ordezkariekin itunduta batez ere. Horrek esan nahi du ordu poltsa bat egon behar dela produkziorik handieneko uneetan aktibatzeko, eta produkzio gutxiago dagoenean konpentsatuko dena… Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat… Kontratazio mugagabea aurreko ratioetan mantentzen da: Esaten ari gara Euskadin aktibo dauden 4 langiletik 3k kontratu mugagabea dutela”. Elkarrizketan zehar, Confebaskeko lehendakariak beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola 2018rako euskal ekonomiarako aurreikusi den hazkundea

Negoziatzeko borondatea

16-01-2018
2017ko urtarrileko Lanbidearteko Akordioak itxaropen orokortuak sorrarazi zituen, baita enpresetako sinatzaileen artean ere. Lehendabizi, 15 urte baino gehiagoan sindikatu maioritarioarekin izenpetutako lehen sektorearteko akordioa izan zelako, eta, bigarrenik, negoziazio esparru jakin baten babesa sinatzen duenak hori mantentzeko eta garatzeko borondatea duela erakusten duelako. Aitzitik, hortik aurrera, aurreikusten genuen gure hitzarmenak berritzea ez zela zeregin erraza izango, sindikalismo maioritarioak jarrera aldatzea eragin beharko zuelako, eta ez zegoen horren inguruko segurtasunik. Eta asmatu egin genuen.

2017aren amaieran enpresen laugarren hazkunde urtea itxi da Euskadin, baina gelditzeko sintoma nabarmenekin.

11-01-2018
Confebasken azken buletinean jasotzen denez, Euskadin enpresa kopurua hazi egin zen:: 17 gehiago dira azaroarekin alderatuta. Datua 2016an erregistratutakoa baino hobea da. Aitzitik, urte osoaren batuketa 94 enpresaren hazkunde txikia baino ez du erakusten, guztira 59.045 firma izanik Gizarte Segurantzan inskribatuta daudenak. Ondorioz, 2017an enpresen hazkundea ia testimoniala izan dela esan daiteke, aurreko urteetako egoeran ez bezala, horietan Euskadiko enpresa sarearen hazkundea dinamikoagoa izan baitzen.