“Ez dugu asmatu euskal gizarteari helarazten euskal enpresek eta administrazioak ingurumena hobetzeko egindako ahalegin itzela eta lortutako arrakasta. Orain aukera berriak irekitzen dira”
19-04-2018
"Azken 30 urtean, enpresak modernizatu egin dira, eta horrek lagundu egin du industri sare ez hain kutsatzailea eta lehen baino lehiakorragoa izaten, Herrialdeko adierazle ekonomikoak nabarmen hobetuta. Halaber, Euskadin kontsumoaren eredu garbi, iraunkor eta efizienteagoa sortzen lagundu du”. Horrela deskribatu du Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok Euskadin azken 30an urtean gertatu den ingurumen eraldaketa, Donostiako Kursaalean emandako hitzaldi batean, Ekonomia Zirkularrari eta horrek enpresentzat eskaintzen dituen aukerei buruz.