Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek Euskadin LH Duala sustatzeko elkarlana nabarmendu dute eta sektore eta neurri guztietako enpresak animatu dituzte bat egitera

21-02-2019
Elkarrekin eman duten prentsaurrekoan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuorde Jorge Arevalok, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak eta bertako Prestakuntza zuzendari Asier Aloriak. Hirurek nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzaren, enpresen eta ikastetxeen arteko sintonia eta elkarlana, Euskadin LF duala hartzen ari den indarraren arrazoien artean, izan ere, Europar Batzordeko Prestakuntzako zuzendari Manuela Gelengek egin berri duen bisitan azpimarratu duenez z, erreferentziazko eredua da EBrentzat berarentzat ere.

Confebaskek kudeatutako Erasmus+ bekak dituzten LHko ikasleen lehen taldea irten da Erresuma Baturantz

13-02-2019
Beste urte batez, Euskadiko LHko hainbat ikasle Europako Erasmus + programaz baliatuko dira, Confebaskek kudeatuta, eta Europar Batasunak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatuta. Zehazki, programa horri esker, EAEko Lanbide Heziketako 26 ikastetxetako 70 ikaslek egingo dituzte praktikak atzerrian. Confebask da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu.

2019a Euskadiko enpresa kopuruan hazkunde oso txikiarekin hasi da

12-02-2019
Euskadin hainbat urtez geldituta dago enpresen sorrera, eta 2019 honen hasieran ere luzatzen ari da. Euskadiko enpresa kopuruari buruz Confebasken azken buletinean adierazten denez, urtarrilak berretsi egin du joera, aurreko urteko hilabete berdinean baino 95 firma gehiago besterik ez dira, hau da, +%0’2, guztira Gizarte Segurantzan 58.740 enpresa inskribatuta egonik. Gainera, EAEn enpresak sortzeko erritmoa, berriro ere, estatuko gainerako lekuetan baino apalagoa da.

Confebask, Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak elkarrizketa sozialaren mahaiaren lehen bileran izan dira hori dekretuz ofizialki eratu ondoren

11-02-2019
Gaur arratsaldean bultzada bat eman zaio Euskadin elkarrizketa sozialari, Confebaskek, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek Elkarrizketa Sozialaren Mahaia eratu baitute ofizialki, horren eraketa eta funtzionamendua instituzionalizatzen duen dekretu berriaren arabera. Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak nabarmendu duenez, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren alderdi nagusia da “parte hartzaileek akordioak lortzeko duten borondatea, ulertuta gai horiek interes partikularrak gainditzen dituztela eta gizarte osoari eragiten diotela. Gure betebeharra da arazoen erantzukizuna partekatzea eta, ondorioz, negoziatzea, akordioetara iristen saiatzeko. Hori bai, inposaketarik eta aurretiazko exijentziarik gabe. Berez, Confebask izan da Elkarrizketa Sozialaren Mahaitik inoiz jaiki ez den eragile sozial bakarra.

Langabezia jaitsi egin da industrian eta eraikuntzan eta zerbitzuetan igo egin da Gabonetako kanpainaren ondoren

04-02-2019
Urtarrilean Lanbiden erregistratu eta Lan Ministerioak jakinarazitako langabeziaren datuen arabera, Euskadin langabezian izena emandako lagunen kopurua 1.076 pertsonarekin hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta (%0,90), nahiz eta orain dela urte bateko urtarrilarekin alderatuta, Euskadin 7.576 lagun gutxiago daude langabezian (-%5,90). Datuei erreparatuta, Euskadi da, Balearren ondoren, urtarrilean erregistratutako langabezia gutxien igo den erkidego autonomoa.